Borrar
Urgente En directo, Bilbao Basket-Lleida
Liburuaren azala.
Ttipien literatura ereiten

Ttipien literatura ereiten

Karla Fernández de Gamboa Vázquez

Domingo, 8 de mayo 2022, 12:52

Esan liteke Ediciones Modernas El Embudo artisau-argitaletxea dela. Liburuaren formatuarekin eta materialtasunarekin esperimentatzera ausartzen den argitaletxe txiki eta independentea izanik, kaleratzen duten obra bakoitza artisautza lan bat da. Eskulangintza horren adibide bikaina da Elena Odriozolak idatzi eta ilustratu berri duen 'Badakit baratzea lan-tzen' liburua. 'Badakidala' saileko hirugarren argitalpen honek, nahiz eta formatu eta eduki aldetik aurrekoekin zenbait ezaugarri partekatu, berritasun batzuk dakartza.

'Badakit bakarrik janzten' (Denonartean, 2019) eta 'Badakit gosaria prestatzen' (Ed. Modernas El Embudo, 2020) liburuetan ezagutu genituen neskatoa eta bere txakurra dira istorio honen protagonistak. Saileko lehenengo bi obra horietan ekintzak etxe baten barruan gertatzen ziren; oraingoan, berriz, istorioa baratzean garatzen da. Eszenatoki aldaketak bi nobedade nagusi ekarri ditu. Alde batetik, neskatxak ez du bere ohiko soineko zuria janzten, peto bat baizik, baratzea lantzeko jantzi egokiagoa, dudarik gabe. Beste alde batetik, agertokia ez da estatikoa, denbora pasa ahala baratzearen uzta nola hazten den irudikatzen baita. Horrela, antzezlan bat izango balitz bezala, irakurleak neskatoak ortua nola lantzen duen ikusiko du: zuloak egin, kimuak landatu, ureztatu, uzta bildu… Eta, protagonistarekin batera, prozesu horren plazer (ez hain) txikiez gozatzeko aukera izango du.

'Badakit baratzea lantzen'

  • Elena Odriozola Ed. Modernas El Embudo. 22 orr. 12,65 euro

Saila osatzen duten beste liburuak bezala, hirugarren hau ere oso gomendagarria da oraindik era autonomoan irakurtzen ez dakiten haurrentzat. Izan ere, funtzio narratiboa ilustrazioei dagokie ia erabat, eta oso testu gutxi izan arren, hiztegi aberatsa erabiltzen da. Baratzea lantzeko pazientzia behar den bezala, liburu honek ere patxadaz irakurtzera gonbidatzen gaitu, ilustrazio bakoitzaren xehetasunak arretaz begiratzera.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Ttipien literatura ereiten