Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
s. cantera
Lunes, 11 de septiembre 2017, 00:13
Triciclek agur esateko momentua heldu dela erabaki du. Baina azkenengo txanpa ez dute edonola egingo. Hirukote katalanak bere arrakasta guztiak biltzen dituen 'Hits' izenburuko ikuskizuna eskainiko du Bilboko Arriaga antzokian asteazkenetik urriaren 1era arte. Guztira 17 emanaldi izango dira.
Joan Gràcia, Paco Mir eta Carles Sans umoristek osatzen duten hirukotearen «azken eta behin betiko ikuskizuna» dela azpimarratu dute. «Badirudi Tricicleren azken bira izango dela», adierazi du hirukote katalanak.
'Hits' ikuskizunak Tricicleren hoberena jasotzen du, gag onenez betetako 100 minututan; pixka bat laburtutako 12 esketx eta ikuskizunari amaiera ematen dion laburpen luzea biltzen ditu. Azken zatia «ikuslea arnas kolapsoaren mugan uzten duten oso gag laburrek» osatzen dute. Ia guztiak estreinatu ziren moduan agertzen dira, denboraren iraganak ez baitu inolako eraginik izan, baztertu edo aldatu dituzten alderdi teknologikoak izan ezik. Nostalgikoek beraz, benetan disfrutatuko dute.
Triciclek bere historian zehar sortu dituen 13 ikuskizun orduetatik, taldeak 40 esketx aukeratu ditu, eta hiri bakoitzeko ikusleek, hirukotearen Facebook eta webgunearen bitartez, bost aukeratu ahal dituzte. Boto gehien jasotzen dituzten 12 esketxek osatzen dute tokian tokiko ikuskizunaren ardatza. Ikuskizuna «makrolaburpen antologiko landuarekin» amaituko da beti. Teloia betirako jaitsiko da.
Sarrera 9,50 eta 36 euro artean salgai daude, www.teatroarriaga.com webgunean, 946 850 850 telefonora deituta edo antzokiko txarteldegietan, aurretiazko salmenta ordutegian.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.