Borrar
'Turista klasea' liburuaren azala. Txalaparta.eus
Tren literatura

Tren literatura

Lunes, 1 de febrero 2021, 21:06

Tren bidaiak oso emankorrak dira literatura lanak sortzeko orduan. Era guztietako idazlanak topa ditzakegu, halako moduan non trenak krimenak kokatzen direneko esparruak, zein gogoeta filosofikoak egiteko tokiak edota, bidaiak inplikatzen duen leku aldaketa aprobetxatuta, bizi-erabakiak hartzeko guneak ere izan baitaitezke. Bizitza beraren metafora moduan ere aurkezten zaigu bestetan trenez egindako bidaia. Kattalin Minerren 'Turista klasea' izenburuko nobela honetan, tren bidaia oroimenari eta errealitatearen gaineko iritziak emateari lotuta agertzen da.

Turista klasea

  • Kattalin Miner. Susa. 120 orr. 16 euro

Argumentuan azaltzen da nola emakume bat Parisera doan egun bereko joan-etorriko bidaian kar-tzelan dagoen lagunari, emakumezkoa hau ere, bisita egiteko. Istorioaren hasieran gertakariek hartzen dute kontakizunaren pisu osoa, baina abiatze azkar horren ondoren bidaian gertatzen direnak anekdota xume bihurtuta aurkezten dira, eta horien ordez pertsonaiaren kontzientziaren barrukoak hartzen du garrantzia. Narratzaile orojakile baten bidez, kanpoko gertakari txikien ondoan, pertsonaiaren oroitzapenak eta iritziak plazaratzen dira, ardatzaren funtzioa betetzen duten gai batzuen inguruan antolatuta. Besteak beste, identitateaz hitz egiten da, batez ere sexu identitateaz, baina identitatearen antolaketan parte hartzen duten beste osagai batzuk ahaztu gabe. Politikaz ere ematen dira iritziak nahiz-eta honetaz ez den oso kontu zehatzetan gelditzen narratzailea. Bestalde, protagonista kontzientea da kontraesanen artean mugitu behar dela, eta mundua marjinaziotik ikusten duela irudikatu nahi duen arren azken finean pribilegiatua dela, honek lotsa sentiarazten diola ere ematen duelarik. Edonola ere, besteengan kritikatzen duena bere buruan erreproduzitzen du eta zaila egiten zaio aurreiritziei itzuri egitea. Esandakoa: tren bidaiek aukera zabalak eskaintzen dituzte literaturarako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Tren literatura