Borrar
'Esaten ez den guztian' liburuaren azala.
Tren geralekuetan

Tren geralekuetan

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sábado, 25 de febrero 2023, 00:08

Zenbait idazlek denbora hartzen dute lehen liburua argitaratzeko. Nolako istorioak asmatu nahi dituzten pentsatu bitartean idazketa tailerretan aritzen dira, literaturarekiko hartu-emana beti gogoan, berezko ahotsa findu eta seguritatea edo konfiantza sentitu arte.

Horixe dirudi Izaskun Etxeberriaren kasuak, literatur kritikak egiteaz gain Bergarako Idazle Eskolan ibili izan baita bere estreinako kontakizun-liburua plazaratu aurretik. Hamar ipuin hauetan antzematen da esperientzia horiek kontagintzaren mekanismoak menderatzeko aukera eman diotela. Bi zatitan banaturik ageri da: 'Ferrila' (bederatzi kontakizun) eta 'Eserlekuak' (kontakizun bakarra), eta istorio guztiak uztartzen dituzten elementu nagusiak dira trena eta Altsuondo herri irudikatua -Altsasuren antz handia duena.

  • Esaten ez den guztian Izaskun Etxeberria. Pamiela. 176 orr. 15 euro.

Hurrenkera kronologikoa dute kontakizunek; lehena, 1908an kokatua dago, eta azkena, 2010ean, XX. mendeko gertaera historikoak ehuntzen direlarik protagonisten biziera anonimoetan. Haien artean desberdintasun handiak dauden arren (mutikoak, emakume dotoreak, medikuak, jauntxoen alabak, burdinbideetako langileak), gizakiaren egonarria erakustea da istorioen bizkarrezurra, Tere Irastortzak hitzaurrean dioenez. Tolesdura asko dituzte, esan ezin dutena daramatenak soinean: etsipena, nahiak, inoiz gauzatuko ez den itxaropena, bizipozaren lipar iheskorrak, alegia, bizitzaren arrakalak ikusgai. Hala, bizimodu hobea bilatzearren jatorrizko lurraldea abandonatu behar izan duten pertsonaiak azaltzen dira, esaterako, Galizia, Zamora edo Portugaletik etorri diren horiek zartatu egiten ditu bakardadeak ('San Joan Berde', 'Indaba zuriak galeperrekin', 'Eguna eta gaua besarkatzen ez direnean').

Arestian aipatu bezala, begi-bistan dago narratzeko teknikak eta erregistro anitzak ongi ezagutzen dituela Etxeberriak, hortaz, gustura sartzen gara haren kontakizunetan, gure arreta harrapatzen dutelako.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Tren geralekuetan