Pantailen erabileraren inguruko hausnarketak
Tranbia Txiki Arratia institutuko guraso elkartea
Miércoles, 29 de enero 2025, 12:06
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Tranbia Txiki Arratia institutuko guraso elkartea
Miércoles, 29 de enero 2025, 12:06
Tranbia txiki Arratia Institutuko Guraso Elkartetik pantailen erabileraren inguruko hausnarketa bultzatu nahi dugu ikas komunitatean.
Azkenaldian kezka handia dago ume eta nerabeenagan pantailek duten eragina dela eta. Ardura hori etxeko erabileratik eskola eta institutuetako erabilerara ere zabaltzen da.
Urteokaz diru asko eta asko erabili da ikastetxeak gailuz hornitzeko, baina erabileraren gaineko hausnarketaren beharra gero eta nabarmenagoa da gizartean. Europara begiratuz gero, digitalizazio planak aztertzen ari direla ikus dezakegu. Izan ere, inbertsio handiak egin diren herrialdeetan ez da ikasketa emaitzetan hobekuntzarik ikusi, are gehiago, irakurketa ulermenean behera egin dute ikasleek.
Gu ere guraso gisa arduratuta gaude, eta beharrezkoa ikusten dugu gailuen erabileraren gaineko gogoeta eta eztabaida, familiak eta ikastetxea bere baitan hartuko dituena. Gaur egun, institutuko ikasleei, ikastetxera sartu orduko gailu bana ematen zaie. Ikasgai gehienetan erabiltzen dute, eta etxerako lanak ere, sarritan, ordenagailua lagun egin behar izaten dituzte. Gailuek ez daukate inolako kontrolik eduki edo denborari dagokionez, eta horrek arazoak sortzen ditu etxe askotan. Ikastetxeko erabileran ere, helburuen eta jarraipen zehatzaren falta sumatzen dugu.
Gurasoak ez gaude pantailen kontra. Konpetentzia digitalak landu behar direla uste dugu. Hau da, gure seme-alabek gailuak modu seguru, osasungarri, jasangarri, kritiko eta arduratsuan erabiltzen ikasi behar dutela.
Horretarako, gailuak, ikasleei helarazi aurretik, konfiguratu egin behar dira: alde batetik, ikasleen adinerako desegokiak diren edukiak saihesteko neurriak ipini behar dira; Bestalde, erabilera mugatu behar da, denbora gehiegi erabil ez ditzaten.
Adituen arabera, 12 urtetik 17ra bitartean ordu 2 egon beharko lirateke, asko jota, pantaila aurrean. Izan ere, gure seme alabek, beraien adina eta garapena kontuan hartuz, ezin dute erabilera arduratsua egin, ez denboran, ezta edukien aukeraketan ere. Gainera, distrakzio iturri bihurtzen da bestelako jardueretan dabiltzanean ere.
Horrez gainera, gure ume eta gazteak pantailen erabilerarako hezi behar direla uste dugu, pentsamendu kritikoz jokatu dezaten, eta erabilera arduratsuan trebatu daitezen.
Jasangarritasunari dagokionez, jakitun egin behar ditugu ikasleak, ingurumenean zer nolako aztarna izugarria uzten duen gailuak neurrigabe egiteak, eta baita erabilerak berak ere.
Pantailak alde batera utzita, ikerketek diotenez, eskuz idazteak eta euskarri analogikoak erabiltzeak abantailak ditu memorian eta arretan. Pentsamendu abstraktua garatzeko eta motibaziorako ere hobeak direla ikusi da. Honekin ez dugu esan nahi pantailak guztiz alboratu behar direnik, erabilera kontzientea egin behar dela baino. Institutuari eskatzen diogu noiz eta zertarako erabiliko diren zehaztea, balio erantsia noiz duten antzeman, eta ikasleen garapena eta ezaugarriak kontuan izanik zentzuz erabiltzea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.