Borrar
Ikuskizuna Ohian Vega euskal dj-ak burutu du. Kultursharea.eus
Toti Martinez de Lezearen 'Bretxa' nobela euskarara ekarri dute

Toti Martinez de Lezearen 'Bretxa' nobela euskarara ekarri dute

Horrekin batera, Ohian Vega euskal dj-ak burututako ikuskizun musikatua aurkeztu dute

UNAI SARRIUGARTE

Miércoles, 16 de marzo 2022, 16:55

Toti Martinez de Lezeak landutako 'Bretxa' nobela euskarara ekarri dute eta honen ikuskizun musikatua kaleratuko dute. Liburua Erein argitaletxearen eskutik argitaratu dute. Ikuskizuna, aldiz, Ohian Vega euskal dj-ak burutu du, duela 6 urte lantzen hasi zena.

Toti Martinez de Lezea idazle euskaldunak duela hamasei urte plazaratu zuen Bretxa gaztelaniazko eleberria euskarara ekarri dute oraingoan. Obra honek 1813an Donostian gertatu zen sarraskia ematen du ezagutzera eta Maritxu Altuna txokolategilea du ardatz, bere ikuspuntutik abiatuta ematen baita ezagutzera gertakari hura. Hala, Gipuzkoan gertatu zen gertakari ilun horren nondik-norakoaren harira herritarrek bizi izan zutena du erdigune nobelak.

Aipatu bezala, lan honen euskarazko bertsioaz gainera, Oihan Vegak eta Valen Moñuxek 'Bretxa' izeneko emanaldi musikala kaleratu dute. Vegak berak konposatu du musika eta Moñuxek, berriz, ikuskizunaren zuzendari lana gauzatu du. Bertan eleberrian bezalaxe, hiru andre dira protagonista nagusiak.

Ikuszkizun musikatuan Bergara eta Gipuzkoa osoko hainbat talde eta elkarte kultural ariko dira oholtza gainean, orotara 150 partaide inguru, tamaina ikaragarriko ekoizpen eszenikoa baita hauxe. Bergarako Musika Eskola, Donostiako Union Artesana edota Donostia 31 Rekreazionista Elkartea dira taula gainean ikus daitezkeen taldeetako batzuk. Egitasmoaren estreinaldia 2023ko urtarrilaren 13an gauzatuko dute Donostiako Victoria Eugenia antzokian, baina urtean barrena hauxe aurkezteko beste zenbait ekitaldi eta hitzaldi antolatu ere.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Toti Martinez de Lezearen 'Bretxa' nobela euskarara ekarri dute