zurekin
Jueves, 29 de octubre 2020, 20:32
Tokiko Produktuaren Eguna ospatuko da Donostian ostiral honetan eta larunbatean, Donostia Sustapena udal erakundeak sustatuta, bertako ekoizleei salmentan laguntzeko asmoz. Aurten sarean ere egingo da ekimena, diaproductolocal.eus webgunean, eta ekoizleen produktuak erosteko aukera emango du.
Publicidad
Donostiako Udalak adierazi duenez «salmentak sustatzeko aukera bat da ziurgabetasun handia bizi dugun momentu honetan. Horrez gain, aurrerapauso bat ere bada prozesuen digitalizazioari dagokionez, lehenago edo beranduago enpresa guztiek egin beharko baitute eraldaketa hori etorkizuneko merkatu birtualera egokitzeko, enpresaren tamaina edozein izanda ere».
«Tokiko produktuak kontsumitzea ingurumenarekiko arduratsua da eta gure enpresa eta negozioen biziraupenean laguntzen du, hau da, gure ekonomiaren eta lanpostuen biziraupenean. Gainera, banaketarako garraio jasangarria erabiliko dugu, ibilgailu ez kutsatzaileak erabiltzen dituen Txita enpresaren eskutik», azaldu dute.
Horrez gain, Tokiko Produktuekin Konprometituta sariak banatuko dira. Sari hauen helburua da euren enpresa jardueran tokiko nekazaritzako elikagaiak hoberen integratzen dituzten hiriko ostalaritza establezimenduen eta saltokien aintzatespen publikoa egitea eta Donostiako inguruneko nekazaritzako elikagaien ekoizleen lana azpimarratzea.
Tokiko Produktuaren Eguneko sareko merkatuan hainbat produktu ezberdin aurkitzeko aukera izango da, 26 ekoizle ezberdin izango baitira euren produktuak saltzen, besteak beste, barazkiak, ortuariak, esnekiak, gaztak, sagardoa, txakolina, txokolateak, haragiak, gozogintza edo tartak.
Publicidad
Sareko erosketa prozesua oso erraza izango da. Erosleak erosi nahi dituen produktuak hautatu eta erosketa orgara gehitu beharko ditu. 20 eurora iristen bada edo zenbateko hori gainditzen badu, 6 euroko deskontua izango du amaierako txartelean. Deskontuaz gain, etxerako garraioa doan izango du.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.