Titzina konpainia Diego Lorcak eta Pako Merinok sortu zuten. JESUS IBAÑEZ DE MATAUCO ANTZOKIA

Titzina konpainiaren 'La zanja' obra ikusgai izango da Gasteizen

ANTZERKIA ·

Otsailaren 13an izango da Jesus Ibañez de Matauco Antzokian

PAUL PICADO

Martes, 4 de febrero 2020, 22:42

Titzina konpainiaren 'La zanja' obra ikusgai izango da Gasteizko Jesus Ibañez de Matauco Antzokian datorren otsailaren 13an, ostirala. Obra 20:30ean hasi eta gutxi gorabehera 22:00etan amaituko da. Sarrerak erosi nahi izanez gero, hemen egin daiteke, 15,90 eta 8,40 euro artean. Dramaturgiaz eta zuzendaritzaz Diego Lorca eta Pako Merino arduratu dira, eta antzezleak, Diego Lorca eta Pako Merino bera dira.

Publicidad

Obra honetan, Miquel, meatze multinazional baten teknikaria, Hego Amerikako ustiategi batera joaten da meatze bat ezartzeko, eta horren ondorioz, herriaren etorkizuna eta auzokoen arteko harremanak goitik behera aldatuko dira. Hain zuzen ere Hego Amerikaren eta Europaren arteko harremanari buruzko galderak egiten dira, izan ere, Miquel Europakoa da, eta Hego Amerikara joaten da dirua egitera.

Titzina konpainia Diego Lorcak eta Pako Merinok sortu zuten 2001. urtean, Parisko Jaques Lecoq Nazioarteko Antzerki Eskolan ikasita. Nazioarteko zenbait konpainiatan ikasi eta lan egin ondoren, Bartzelonan eratu zuten konpainia. Horrela, pixkanaka antzerkiaren erreferente garaikide bihurtu da gure herrialdean. Bere lanak argitaratuta daude, eta batzuk zinemarako ere moldatu dira.

Diego Lorca antzerki hizkuntzak ikasten has izen Bartzelonako zenbait eskoletan, eta esan bezala, Pako Merinorekin batera Titzina sortu zuen, dramaturgo, zuzendari eta interprete gisa arituz. Besteak beste, obra hauek sortu ditu: 'Folie a Deux' (Psikiatrikoko ametsak), 'Entrañas', 'Exitus', 'Distancia siete minutos' eta 'La Zanja bera.

Bestalde, Pako Merino erizaintzako lizentziaduna da, baina erizaintza ikasten ari zen bitartean Santanderreko Jaialdi Jauregiko Eskolan, lehen harremanak izan zituen antzerkiarekin. Geroago, Diego Lorcak bezala, Ecole Internationale de Theatre Jacques Lecoq eskolan ikasi zuen. Sormen tailerrak emateaz gain, ikus-entzunezko proiektuetan lankidetzan aritzen da.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad