Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 16 de diciembre 2020, 17:22
TikTok sare soziala Smart TVetara ailegatu da. Gaur egun nerabeen eta gazteen artean arrakasta gehien bereganatu duen plataformak aurrerapauso ikaragarria egin du, adimendun telebista batean erabili daitekeen sare soziala bilakatuz.
Dena den, momentuz akordioa soilik Samsungekin sinatu du. Hortaz, marka honetako telebistetan soilik erabili ahal izango da. Zehazki, 2018. urtetik aurrerako modeloetan erabili ahal izango dute erabiltzaile ezberdinek. Egun arte 'mirroring'aren bitartez erabili ahal izaten zen TikTok telebistetan (kablea ala bluetooth konexioa erabiliz), baina, aurrerantzean, zuzenean ere erabiltzeko aukera egongo da.
Era berean, Samsung telebista berrietan TikTok zuzenean instalatuko da, sare sozialaren erabiltzaileei kanalen edukien artean nabigatzeko aukera ahalbidetuz. Froga pilotua Erresuma Batuan jarriko dute martxan. Gainera, Samsungek bertikalean jarri daitekeen telebista diseinatu du, TikToken edukiak hobeto ikuskatzeko helburuarekin.
TikTok, Txinan Douyin izenarekin ezaguna den, bideo laburrak sortzeko eta partekatzeko iOS eta Androiderako aplikazioa da. Plataformak iraupen laburreko bideoak egiteko aukera aurkezten du, 3 eta 60 segundu bitartekoak, alegia. Ikus-entzunezko horiei erabiltzaileek musika, animazioa eta bestelako efektuak gehitu diezaiekete.
Hain handia izan da bi urteren buruan bereganatu duen arrakasta, sare sozial erabiliena dela Asian, AEBetan eta munduko beste hainbat herrialdetan ere. 2020ko apirilean aplikazioa 2 mila milioi deskargatara ailegatu zen. Gaur egun, mundu osoko 154 herrialdetan dago eskuragarri, 75 hizkuntza ezberdinetan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.