Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Viernes, 30 de octubre 2020, 22:27
Thinking letrak eta futbola uztartzen dituen jaialdia iristear da. Egitasmoa azaroaren 9tik 14ra bitartean ospatuko da bi esparrutan, San Mames Berrian eta BBK Aretoan. Koronabirusaren alarma egoera dela medio, Athletic Club Fundazioak Thinking Football Film Festival festibala eta Letrak eta Futbola egitasmoa uztartzea erabaki du.
Hori dela medio, Zinema, literatur topaketa eta futbola nahasten dituen astea atondu dute. Bertaratzea doakoa izango da, baina, jendeak ezinbestekoa izango du aldez aurretik izen ematea. Urterolez Fundazioak erreminta bat jarri du abian urriaren 29tik aurrera sarrerak eskuratzeko. Hala, nahi duen edonork eskuragarri dauzka thinkingletrasyfutbol.com webgunean. Sistema honen bitartez sarrerak QR kode batekin ailegatuko zazkie norbanakoei. BBK Aretoaren eta San Mamesen edukiera heren batera mugatuko da, segurtasun protokoloek exijitzen dutenaren arabera.
Asteazkenean, urriak 28, San Mames berria zelaian ekimenaren aurkezpena jorratu zen. Bertan hainbat pertsonai publikok esku hartu zuten, hala nola, Jon Vázquez Athletic Club Fundazioko zuzendari nagusiak, Gorka Martínez BBK-ko zuzendari nagusiak, Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol Arloko zinegotziak eta Galder Reguera Fundazioko Proiektuen arduradunak.
Egitasmoa azaroaren 9an abiatuko da Aritz Aduriz Athletic Clubeko aurrelari ohiaren ibilbidea hizpide duen 'Six Dreams' dokumentalarekin. Bilboko BBK Aretoan eskainiko da arratsaldeko zazpietan abiatuta. Dokumentalaren estreinaldiaren aurretik, pasa den urteko Thinking Football Film Jaialdiko film irabazlearen garaikurra banatuko dute. Dokumentalaren proiekzioaren ondoren, aldiz, Aritz Adurizek eta Jon Maia bertsolari eta athleticzaleak solasaldi batean parte-hartuko dute eta, bertan Adurizen azken urtea birpasatuko dute.
Era berean, ekimenaren barnean beste hainbat emanaldi ere egongo dira, John Carlinen eta Ander Izagirreren arteko mintzaldia, esaterako. Elkarrizketa hori Carlinek gidatutako 'This is Football' programaren lehen atalaren ondoren izango da. Hitzordu hori azaroaren 10ean izango da San Mames Berria futbol zelaian.
Azaroaren 11n, aldiz, Howard Kendall izango da protagonista, 'Howard's Way' izeneko film laburraren estreinaldiarekin. Era berean, azaroaren 12an, osteguna, Karmele Jaio, Amets Arzallusekin eta Igor Elortzarekin ibiliko dira oholtza gainean hizketan, eta, ostiralean, José Ignacio Carneroren eta Carlos Zanónen txanda izango da.
Azkenik, ostiralean, azaroak 13, San Mamesen beste bi ekoizpen emango dituzte; batetik, 'Buscando a Panzeri', argentinar kazetari ospetsuaren bizitza ardatz duena; eta, 'Vatreni', Kroaziako selekzioak 1998. urtean eskuratutako garaipen historikoa aztertzen duena.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.