Une historikoa latza bilakatzen denean badirudi joera dugula idazle eta pentsalari kritikoen lanak berreskuratzeko. Azken hamarkadetan gizartea eraldatu duten fenomeno sakonak gertatu dira. Garapen teknologikoek ohitura eta elkarrekiko harremanengan eragina izan dute. 'Bigarren modernitatea' izena jaso duen aro honen ezaugarrietako bat da plazerari eta gozamenari eman zaion kokapen zentrala. Historikoki, E.R. Dodds antzinatasunaren ikertzaileak aipatu zuen kristautasunaren aurretiko kultura klasikoa lotsaren kultura zela. Esate baterako, Homeroren lanetan heroiak mugiarazten zituen kontzeptu indartsuenetariko bat 'kleos aphthiton' edo ospe ahan-tzezina zen. Kristautasunak lotsaren ordez errua jarri zuen eta lehen modernitateak, protestantismoaren eraginez, norbanakoaren irizpide autonomoan oinarritu zuen arau moralaren iturburua.
Publicidad
Egia eta askatasuna dira modernitatearen ikurrak, baina XIX. mendean egia eta askatasuna gizarteak baldintzatzen dituela konturatu ziren pentsalari kritikoak. Kontzientzia, egiazkoa ezik faltsua izan zitekeen eta askatasuna produkzioaren zikloan disolbatzen zen, Sisiforen antzera. Marxen-tzat, errealitate irauliaren irudia zen kontzientzia; Nietzsche eta Freudentzat, berriz, fikzioek egien eremua etengabe zeharkatzen zuten. Autore hauen eragina kulturan 'nihilismo' terminoarekin ezagutzen da, eta haren bilakaera historikoa Bigarren Mundu Gerraren ondorengo kulturan nabarmendu zen.
Bigarren Mundu Gerra horren ostean argitaratu ziren filosofiako liburu garrantzitsuenen artean dago 'Dialektik der Aufklärung' (Ilustrazioaren dialektika), Theodor W. Adornok eta Max Horkheimerrek 1947an elkarrekin idatzitakoa. Liburu horretan Adornok eta Horkheimerrek argudiatzen dute Ilustrazioa gizakiak naturarekiko duen harreman menderatzailearen ondorio kulturala dela. Gizakiak natura mendean hartu nahi du, baina prozesu hori burutzerakoan, askatasunaren eremua ere murriztu egiten du, gizakia bera mendean hartzen duelako. Lan hau irakurtzerakoan bi autoreek erabiltzen duten erretorika zaharkitua geratu dela nabaritzen da. Baina idazkera zaharkituaren azpian badago ideia zuzentzaile bat 'bigarren modernitatea' deitzen dugun horretan modu zabalagoan garatuko dena. Ideia hori da aurrerapena legez hartzen den joera historikoak bere barnean daramala gizartezko funtsezko akatsa, berezko kontradikzioa.
Liburu hori idatzi zuten autore bietatik, Adorno da bereziki interesgarria. Frankfurteko Eskolako lehen belaunaldiko maisu paregabea izan zen arren, esan daiteke bere filosofiak ez duela merezitako errekonozimendua lortu. Bere lankidea zen Herbert Marcuserekin alderatuz, esan daiteke inoiz ez zuela haren popularitatea lortu. Marcuseren liburuak irakurtzeko erakargarriagoak ziren, 'Eros'a bere tesien erdi-erdian jarri zuelako; Adorno, ordea, abstraktuagoa eta zailagoa zen. Filosofiaren barnean ere esan daiteke Adornoren ideiek ez zutela une egokia aurkitu.
Gaztaroan, Adornok fenomenologiari indartsu eraso zion, bere sortzailea izan zen Husserlek arrazoiari balio absolutua eman nahi ziolako, hau da, absolutismo bat bilakatzen zuelako filosofia. Heideggerren oinarrizko ontologia ere sutsu borrokatu zuen, Adornorentzat izatearen zen- tzuari buruzko galdera erretorika ilun eta akasdun baten ondorioa baitzen.
Publicidad
Adornok 1966an 'Negative Dialektik' (Dialektika negatiboa) lana argitaratzen duenean, filosofian aldaketa garrantzitsuak gertatu dira, batez ere Rorty, Gadamer eta estrukturalistei esker hizkun-tzazko bira deituriko joera indartu delako. Autore hauen lanarekin alderatuz, Adornoren dialektikan mugimendua eta prozesua dira garrantzitsuak, ez bereziki hizkuntza. Horregatik esan daiteke, Adorno azken dialektiko handia dela.
Baina zein berezitasun du Adornoren filosofiak orduan, zergatik da negatiboa Adornoren dialektika? Esan behar da Adornok Hegelen dialektika hartzen duela abiapuntutzat. Jakina denez, Hegelen sisteman hiru momentu daude ezagutzaren aurrerapen prozesuan: tesia, antitesia eta sintesia. Prozesu horrek subjektua eta objektua bateratzea lortzen du, jakintza absolutura iristeraino. Adornok 60ko hamarkadako bere ikastaroetan aipatzen zuen moduan, bere sisteman sintesiaren unea ia desagertu egiten da. Aldi berean, subjektua eta objektua ez dira baketuta azaltzen. Geratzen den ondorioa, orduan, tesi ororen berezko kontradikzioa da, hau da, baieztapen guztien barne kontradikzioa.
Publicidad
Aipatu behar da Marxen dialektika ere kritikatzen duela Adornok, beretzat materialismo dialektikoan subjektuzko unea, hau da, hausnarketa pertsonalari dagokiona, desagertuta dagoelako. Baina zertan gauzatzen da orduan sintesirik gabeko dialektika bat? Adornorentzat dialektika aurrera eramateko modua guztiaren eta zatiaren arteko harremanean dago. Beretzat errealitatea aztertzeko edozein puntu edo zati har dezakegu eta zati horrek guztiarekin duen harremana ikertuz azalpen eredu bat atera daiteke. Adornoren- tzat, metodo horrekin, pertsonaren eta gizartearen arteko harremana aztertu daiteke. Beretzat, gizartea produkzio sistemaren arabera zatituta dago eta pertsona produkzio sistema horren pieza edo tresna bat bilakatzen du gizarteak, bere pertsonazko izaeratik baztertzen duena.
Adornoren garaitik gizartea nabarmen aldatu den arren, dialektikak jarraitzen du aplikagarri izaten. Bigarren modernitatean, produkzio funtzioa bezain garrantzitsua den kontsumozko funtzioa betetzen dute norbanakoek. Kontsumoak, lehen ikuspegian, indibiduala eta plazerezkoa dela ematen duen arren, kontradikziorik gabekoa alegia, bizitzaren osotasunarekin lotzen badugu, ikusten da sistema ekonomikoarekiko dagoen mendekotasuna, behartuta gaudelako produktuak epe laburrean etengabe aldatzen. Aldi berean, guztia planetarekin identifikatzen badugu, agerian dauden kutsadura eta ingurumenaren hauskortasuna azpimarratu daitezke.
Publicidad
Horrela, Adornoren dialektikak errealitatea edozein abiapuntutatik hasita aztertu dezake, beti ere emanzipazio bideak irekiz.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.