Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Torregaraik iragarri duenez, litekeena da datorren asterako jada euskarazko Simpsondarren bertsioa amaituta izatea. BEÑAT TORREGARAI
'The Simpsons Movie' euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai

'The Simpsons Movie' euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai

Filmak orotara 87 minutuko iraupena du eta donostiarrari 20 minutu inguru falta zaizkio osorik bikoizteko

Unai Sarriugarte

Domingo, 19 de marzo 2023

'The Simpsons Movie' ekoizpena euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai. 'Simpsondarrak' izenpean Torregarai bera arduratu da pertsonaia guztien ahotsak bikoizteaz, nahiz eta obra originalean sei aktoreren artean egin lan hauxe. Torregaraik berak nabarmendu duenez: «Simpsondarrak asko gustatzen zaizkit, beraz ilusioa egiten zidan pelikula euskaraz ikustea».

Urtebete darama Torregaraik bikoizketa ikasten Gipuzkoar hiriburuko Binahi eskolan, eta lehenago ere egin izan du halako saiakerarik: Looney Tunes pertsonaien film labur bat bikoiztu zuelarik, Euskal-Encodings komunitatean ikusgai dagoelarik. Filmak orotara 87 minutuko iraupena du eta donostiarrari 20 minutu inguru falta zaizkio osorik bikoizteko.

Lana amaitzerakoan, emaitza modu irekian partekatuko du Twitch streaming plataformaren bitartez, nahi duten euskal ikus-entzuleek estreinaldiaz zuzenean gozatzeko aukera izango dutelarik. Era berean, aurreko lanarekin egin bezalaxe, Euskal-Encodings komunitatera igoko du gero. Torregaraik iragarri duenez, litekeena da datorren asterako jada euskarazko Simpsondarren bertsioa amaituta izatea.

'The Simpsons Movie' (2007) Simpsonsdar familiaren nondik-norakoak biltzen dituen zazpigarren arteko ekoizpena dugu, telesailean oinarritutako filma, alegia. David Silvermanek gidatua, Simpsondarren telesaileko aktoreen ahots ohikoak kontserbatzen ditu. Izan ere, telesaileko ekoizleek, telesailaren hasieratik, Simpsondarrak-en egokitzapen zinematografiko bat egitea pentsatu zuten, programaren iraupena handitzeko erronkan.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'The Simpsons Movie' euskarara ekartzen ari da Ander Torregarai