Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ba al zenekien euskal literatura ingelerara itzultzen duen aldizkari bat existitzen dela? The Riveter da bere izena, eta Europako literatura nazioartean ezaguna egitea da bilatzen duena. Hamaika hizkuntza ezberdinetan idatzitako testuak erdigunean jartze horretan, arreta berezia jarri zioten gureari, euskal literaturari, pasa den apirileko alean. 'Basque Sportlight' izenburupean, Euskal Herriko autore ezagunen lanak aurki daitezke bertan, hala nola Kirmen Uribe, Katixa Agirre, Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano eta Miren Agur Meabe. «Nire ustez, aldizkariak esfortzu handia egiten du euskal literaturaren ikusgarritasunaren alde, baita gaurko literaturaren agerpen zabal bat egiteko ere. Erakustoki bat eman digu», adierazi du Jon Kortazar idazleak.
Mundakarrak berak parte hartu du ere The Riveter aldizkiaren apirileko edizioan, literaturaren erreferente gisa den heinean. Berari dagokionez, euskal literaturaren egungo egoeraren inguruko testua ekarri du, bere inguruko lau adar nagusi aztertu dituelarik; Instituzionalizazioa; autoreak, merkantilizazioa eta itzulpengintzaren garrantzia, internalizazioaren agerpenerako. «Erantzuten erraza balitz bezala, galdera orokorra bidali dit kanpoko aldizkari literario batek. Zein da euskal literaturaren gaurko egoera? Nik ere esan dezaket, Xenpelarrek Iparragirreri esan omen zion moduan, «Ni ez nauzu ibiltzen,/ kantuz dirua biltzen,/ komediante moduan», eta ikuspegi orokorrak baino gehiago maite dut zertzeladaz osaturiko erantzuna, hain zuzen ere baliagarri gertatzen ez dena, zeren jendeak zuri-beltza maite baitu, eta ez grisez osaturiko paisaia. Baina oraingo honetan erabaki dut jausiko naizela tentazioan eta saiatuko naizela, orokorki baina zehaztasunez, erantzuten», dio Kortazarren testuaren hasierak.
Idazle bizkaitarrarekin batera, Elizabeth Macklin poeta estatubatuarrak idatzitako testu batek ere ematen dio hasiera 'Basque Spotlight' atalari. Bere kasuan, euskararekin izandako esperientzia eta hizkuntzarekin duen harremanean oinarritutako euskarazko itzulpenen inguruko testua ekarri du argitalpenera. Izan ere, literatura testuez gain, poesiarentzako tokia badago ere hedabidea osotzen duten ia 300 orrialdeen artean.
Kortazarrentzat, The Riveter aldizkaria «oso polita» da, berezia den aldi berean. Etxepare institutuaren laguntzarekin sortu den apirileko ale horretan euskaraz idatzitako hainbat euskal liburu garaikideen kritikak argitaratu dira. Aurkituko dugun lehena Katixa Agirre idazle gasteiztarraren 'Mothers don´t' da, 'Amek ez dute' (2019), eleberriaren ingelerazko itzulpenaren iruzkin bat dena. Kristin Addis itzultzailea izan da horren arduraduna. Ondoren, Karmele Jaioren 'Mother's Hands' ('Amaren eskuak' 2006), eleberriaren inguruko iruzkina aurki dezakegu, itzultzaile beraren lana dena.
Gizonezkoen txanda da oraingoan, literaturaren munduan erreferenteak direnak ere, bai Euskal Herri mailan eta nazioarteari dagokionez ere. Kirmen Uribe da ondorengoa, 'Bilbao – New York – Bilbao' eleberriarekin, eta Bernardo Atxagaren 'Water over stones', 'Etxeak eta hilobiak' liburuaren zati baten ingeleraz idatzitako iruzkina.
Kapitulu horren ondoren, poesiak bere lekua hartzen du bertan, apur bat estalita badago ere. Oro har, Rikardo Arregi Díaz de Herediaren eta Miren Agur Meaberen poemak agertzen dira. Azkeneko horren kasuan, bada, Amaia Gabantxo idazle eta abeslari bermeotarra izan da lekeitiarraren lana itzultzen arduraduna.
Horretaz guztiaz gain, aldizkari horrek hiru euskal egileren obrak gomendatu ditu haien itzulpenerako, eta bakoitzaren lagin bat ingelerara itzulita argitaratu ditu. Horien artean aurki daitezke, esaterako, Katixa Agirreren 'Hesperia, California' ipuina, 'Sua falta zaigu' bildumaren barruan kokatzen dena. Bestalde, Iban Zalduaren 'Three concerts' dago, 'Nola izan garen gauza' bilduma laburretik ateratakoa, besteak beste.
Atala borobiltzeko, Harkaitz Canoren 'Zart' lana nabarmendu dute ere. 'Zart' poema *Zart kolektiboaren 'Loti (H) errena' proiektuaren parte izan zen. Bidai musikal-literarioa hau Rafa Ruedarekin eta Maite Larbururekin elkarlanean sortu zuen Canok, Iker Laurobaren musikarekin. Elizabeth Macklinek olerkia ingelerara itzuli du The Riveter aldizkarirako.
Horrela, beraz, The Riveter aldizkaria eskuratu nahi dutenek, doan deskargatu dezakete hemen klik eginez.
Gazteleratik ingelerako itzultzailea den Katie Whittemorek, zenbaki honetako argitaratzaile gomendatua izan denak, adierazi duenez, bestalde, «The Riveter aldizkariaren hamabigarren zenbakia Espainiako hizkuntzetan eta azken hamarkadetan idatzitako literaturari eskaini zaio, eta horretarako zenbait erakunderen laguntza izan du. Espainiak Londresen duen enbaxadak, Londresko Cervantes Institutuak, Acción Cultural Españolak, Etxepare Euskal Institutuak, Galiziako Xuntak eta Institut Ramón Llullek babesa eman diote ekintza horretan».
Aipatutako guztiaz gain, saiakerak, elkarrizketak, aipamenak eta laburpenak aurkeztu ditu ere, gaztelaniatik, euskaratik, katalanetik, galizieratik eta asturieratik beti ere testuak ingelerara itzulita daudelarik. «Aldizkariaren edukia sendatzerako orduan, XX. mendearen azken laurdenetik gaur egunera arte idazle giltzarriekiko estimua sakontzea izan zen gure asmoa, eta era berean 'queer' gisa identifikatzen diren egileen, koloredunen, etorkinen eta idazle olde oso baten idazkera irakurleei aurkeztea. Denbora luzez Espainiako letretan konstante bat izan badira ere, guzti guztien talentua hazten ari da gure garaian», gaineratu du Whittemorek.
Apirilaren 25ean aldizkaria aurkeztu zen Londoneko British Libraryn. Bertan, Euskal Herriko, Galiziako, Kataluniako eta Espainiar estatuko literatura ordezkatzeko Karmele Jaio, Rosa Montero, Juan Cruz, Xesús Fraga eta Teresa Solana idazleak izan ziren. Jaiok 'Amaren eskuak' liburuaren pasarteak irakurri zituen ekitaldian.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.