

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bizkaialde fundazioa
Martes, 9 de marzo 2021, 11:24
Gaur egun nazioartean hain seinalatua den M-8ren harira, Emakumearen Nazioarteko Eguna, Bizkaia Bizkaialde Fundazioak hitza eman nahi izan die erakundean bertan parte-hartzen duten klubetako emakumezko jokalariei. Horregatik, kirol modalitate ezberdinetako lau kirolarirekin hitz egin dugu, hala nola, eskubaloia, waterpoloa, boleibola eta futbola.
Zalantzarik gabe, emakumezkoen kirolak hazkunde garaia bizi du, eta hori geratzeko iritsi da. Horregatik, eurekin hitzartu gara, gaur egungo emakumezkoen kirolari buruz zer iritzi duten jakiteko eta baita euren kirolaren etorkizunaren inguruan zer pentsatzen duten ezagutzera emateko ere.
Oihane Gutierrez (Galdakao, 1999) gaztea izan arren, boleibolaren munduan beteranoa ere badela esan dezakegu. Kirol honetan bere udalerriko taldean hasi zen jokatzen, Galdakao Boleibol Taldean, alegia. Bertan jokatzen zuen bitartean, konbinatu honetako neskei entrenatzen ibili izan zen zenbait urtetan.
Jubenilen bigarren urtean Sestaoko Antonio Trueba taldera batu zen. Sestaoko taldean orotara 5 denboraldi daramatza eta azken hirurak Ezkerraldeko konbinatu honetako neskak entrenatzen ere aritutakoa da. Bost urte hauetan, Emakumezkoen Superliga 2.era igotzea lortu dute, bertan bi denboralditan mantentzea lortuz. Denboraldi honetan ere ikaragarri dabiltza, liderraren eta bigarren sailkatuaren aurka garaipenak lortuz. Azken asteotako garaipenei esker, laugarren postua bermatzea lortu dute.
Gutierrezek dioenez, «gure kasuan, kirol minoritarioa da, eta, gainera, emakumezkoena. Gure mailan ez dago laguntza askorik, guk Bizkaialde izango ez bagenu ezingo ginateke kategoria honetan egon». Galdakaotarrak mahaigaineratzen duenez, taldeko zenbait jokalarik kanpoan jokatzen dutenean horietako askotan ezin dira etorri, esan bezala, emakumeen kirola ez delako beharbeste balioztatzen, eta, horren ondorioz, lan egiten duten enpresetan ez diete egun librea hartzen uzten.
Sestao taldeko jokalariak gaineratzen duenez, kirol minoritarioari ez zaio behar besteko garrantzirik eta ikusgarritasunik ematen; horregatik, enpresa askok ez dute horretan konfiantzarik, eta, beraz, ez diete babesletzarik eskaintzen klubei.
Gorlizkoak sei denboraldi daramatza Ezkerraldeko taldea defendatzen. Zuazoko bigarren kapitaina, Espainiako selekzioarekin nazioartekoa izatera iritsi da. Junior mailako Europako txapelketa bat jokatzera ailegatu da eta Errusian jokatutako munduko txapelketako parte ere izandakoa da. Horrez gain, Kroaziako txapelketa batean parte hartu du Espainiako Unibertsitate selekzioarekin. Zuazorekin, aldiz, erreginaren hiru kopa jokatu ditu, horietako batean finalista izatera iritsiz, baita Challenge Cup batean esku hartu ere.
Aalla Gorlizko Ikastetxean jolasten hasi zen bere betiko lagunekin. Uribe eskubaloian kadetetaraino iritsi zen, eta handik Urdulizera egin zuen salto, kadeteetako bigarren urtea bitarte, Zuazo eskubaloi taldera 16 urterekin iritsi zen arte. Zuazoko jubenilekin Euskadiko txapeldun geratu zen, Espainiako Txapelketan lehiatzera iritsiz.
Atezaianak helarazi duenez, «emakumeen kirola pixkanaka ari da aurrera egiten, batez ere berdintasunaren arloan; hala ere, bide luzea du aurretik». Izan ere, harrobian dauden neskek ez dute erreferenterik, beraz, ez dute edonolako motibaziorik norbait miresteko. Bizkaitarrak nabarmentzen duenez, Bizkaian, Zuazorekin batera, hiru talde daude zilar ligan, eskubaloiari dagokionez. Hortaz, bere ustetan, asko erakutsi dute, batez ere kirol-merituei dagokienez
Maddik dioenez, bere klubetik behin eta berriz esaten diete neskatoak ikustera joan behar dutela, haiekin denbora igaro behar dutela, baita hitzaldietara joan ere. Bere ustetan, «Ainhoa Hernandezena adibide paregabea da, herri honetakoa baita (Barakaldo), Espainiako selekzioan jokatzera iritsi da, baita olinpiar joko batzuetan parte hartzera ere, hain gertukoa den norbait, hori lortzera iritsi dena, belaunaldi berriak motibatzeko erabil daiteke».
1997. urtean jaioa, 16 urte bete zituen arte Bilboko Maristas Igeriketa taldean ibili izan zen. 16 urte besterik ez zituela, berriz, waterpoloaren munduan murgildu zen klub berdinean. Era berean, 2015ean Bilboko Deportivo Klubera igaro zen eta han lau denboraldi eman zituen, Leioa Waterpolo taldera 2019an ailegatu zen bitarte. Aurtengoa bere bigarren denboraldia da talde leioaztarrarekin.
«Nire ustez, emakumezkoen kirolari ematen zaion ikusgarritasuna handitzen ari da; hala ere, oraindik bide luzea dago egiteko alderdi horri dagokionez», nabarmendu du. Del Vallek dioenez, galdera horren erantzuna ona izango da, galdera hori egin behar ez den unean. Horretarako telebistaren adibidea ematen du, gizonezkoen kirola emakumeena baino hobeagoa dela aditzera ematen duena.
Del Vallek pixkanaka emakumeen kirolaren egoera hobetzen ari dela aitortzen du. Leioako jokalariak adierazi duenez, «lehen oso neska gutxi zeuden kiroletik bizi zitezkeenak, eta, gaur egun, gero eta emakume gehiagok jasotzen dute ordainsari ekonomikoa. «Bidea motela da, baina norabide onean doala uste dut», amaitu du.
Andere Leguina getxotarra txurigorri taldeko beteranoenetako bat da. Guztira, 11 denboraldi egin ditu egun arte Athleticen emakumezkoen taldean, bi aldi ezberdinetan, (2006-2012) eta (2016-2021). Bi aldi horien artean, hiru denboraldi SD San Ignacion eman zituen eta beste denboraldi bat Madril CFFn.
Talde mailan emakumezkoen kirola gero eta hobea dela uste du Leguinak, eta Zuazo eskubaloi taldea eta Lointek saskibaloi taldea adibidetzat jarri ditu, maila altu batean lehiatzen ari diren taldeak direnak.
Atezain txurigorriak nabarmendu duenez, prentsan aldaketak izan dira: «Hedabideetan zati txiki bat ziurtatuta daukagu, lehen beti lorpenen bat lortu behar zenuen zu ikusarazteko». Era berean, sare sozialek jokalariak eurak ikusaraztera laguntzen dutelakoan dago bizkaitarra.
Bere esanetan, «eboluzioak esan nahi du neskek futboletik bizitzeko aukera dutela, ni Athleticen hasi nintzenean, 14 urterekin, pentsaezina zen horretan soilik aritzea, eta ia 20 urte geroago, begira». Horregatik, goi mailako kirolean dauden emakumezkoak eredu izatearen garrantzia defendatzen du, horrela, belaunaldi berriek norengandik ikasia izan dezaten.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
La NASA premia a una cántabra por su espectacular fotografía de la Luna
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.