Zurekin
Miércoles, 3 de mayo 2023, 16:28
Expoquimia Bartzelonako Firako Kimikaren Nazioarteko Topaguneak eta Tecnalia Espainiako ikerketa aplikatuko eta garapen teknologikoko zentro handienak lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute 'Hidrogen Day' antolatzeko. Jardunaldi hori maiatzaren 30ean egingo da, eta industrian hidrogenoa erabiltzeak dakartzan erronkak eta aukerak aztertuko dira jardunaldian. Iberdrola, Repsol, Nortegas, Sener, Enagás, H2Site, Team, Jolt, Carburos Metálicos eta Sarralle enpresetako ordezkariek berretsi dute dagoeneko jardunaldian parte hartuko dutela.
Publicidad
Aipatutako saioa Expoquimia Industry Showcase-ren barruan programatu da, eta arlo horretako hogei bat adituk aztertuko dute energia-iturri hori gero eta gehiago erabiltzearen ondorioz enpresek zer erronkei aurre egin beharko dieten, industrian bideragarria izan dadin.
Esan bezala, Expoquimiak eta Derion bulego nagusiak dituen Tecnaliak elkarrekin antolatu dute 'Hidrogen Day', eta osoko bilkura batek eta lau mahai-inguruk osatuko dute. Azken horietan, mintzagai izango dira hidrogenoaren sorkuntza bera, haren banaketa eta biltegiratzea, erabilera industrialak eta arlo horretan behar diren trebakuntza-planak. Merkatuan dagoeneko existitzen diren soluzioak ere azalduko dira, batez ere enpresa txiki eta ertainek energia-iturri berri hori modu ekonomikoki eskuragarri eta jasangarrian balia dezaten.
Nahiz eta oraindik gutxi erabiltzen den, mundu osoko erakundeak eta gobernuak politikak eratzen ari dira industrian hidrogenoa erabiltzea sustatzeko. Izan ere, erregai fosilen ordezko energia garbia eta jasangarria denez, emisioak murriztea ahalbidetzen du, deskarbonizazioa errazten du eta ohiko erregaiekiko mendekotasuna murrizten du. Ildo horretan, Europar Batasunak helburu hau ezarri du: urtean 10 milioi tona hidrogeno ekoiztea 2030erako. Izan ere, erregai hori funtsezko elementua da klima-aldaketari aurre egiteko.
Jardunaldi hau Expoquimiaren 20. edizioaren jarduera-programa ofizialaren parte izango da. Izan ere, maiatzaren 30etik ekainaren 2ra, aldi berean egingo dira Expoquimia eta Equiplast –Espainian liderra den plastikoari eta kautxuari buruzko aretoa–, eta bien artean 530 enpresatik gora bilduko dituzte; hala, 900 markatik gora ordezkatuko dira erakusketan, azken nobedadeen eta berrikuntzen berri emateko.
Publicidad
Expoquimiako zuzendari Xavier Pascualek adierazi duenez, «hidrogeno berdea aukera bikaina da sektore ekonomiko handiak deskarbonizatzeko, baina, aldi berean, erronka bat da industriarentzako. Hidrogenoa sortzea, banatzea eta biltegiratzea da jardunaldi honetan landu nahi dugun erronka nagusia, puntako adituen eskutik».
Bestalde, Ekain Fernández Tecnaliako hidrogeno-teknologien arduradunak adierazi du «TECNALIAn teknologia berritzaileak garatzen» dituztela hidrogenoaren alorrean, Estatu mailan industria indartsua eta balio-katea sortzeko, gure jarduera guztiak azkenean gizarteari onura ekar diezaion».
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Estos son los mejores colegios de Valladolid
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.