'Taxiak ez dira inoiz gelditzen', Xabier Montoiaren azken liburua

Idazle gasteiztarrak 168 orrialde dituen eleberri honetan aukera hobe baten bila behin baino gehiagotan zerotik hasi behar izan duten bi emakumeren istorioa kontatzen du, hamar narraziotan

Lunes, 27 de septiembre 2021, 11:22

Zenbateraino markatzen ditu halabeharrak, hau da, patuak, gure bizitza? Hori da hain zuzen ere Xabier Montoiaren liburu berriak, 'Taxiak ez dira inoiz gelditzen', gurutzatzen duen galderetako bat. Bi ahots irakurriko ditugu liburu honetan. Eta horien protagonistak, hainbat kolpe bizi izan dituzten bi emakume. Behin baino ... gehiagotan zerotik hasi behar izan duten bi pertsona dira, aukera hobe baten bila. Baina taxiak ez dira inoiz gelditzen, are gutxiago galtzen ere traketsak direnentzat. Eta geldituz gero ere, batek daki zer ekarriko duten berekin.

Publicidad

Idazle gasteiztarraren azken liburua dugu honakoa, Susak aurten argitaratu duena. Bere 22. obra bada ere, soilik eleberriak kontuan hartzen baditugu, idatzi duen zazpigarrenari forma eman dio oraingoan, publikoaren eskuetan utzi duena, istorioa euren begietatik sar dadin. Eleberriak (18 euro) 168 orrialde ditu eta azala Idoia Unzurrunzagak egin du.

Azal horren beste aldean hamar narrazio topatuko ditu irakurleak. Batean, lehen aldiz maiteminduko den gaztetxo bat dugu, izeba-osaben etxean ama noiz etorriko zain dagoela. Gaiak oso anitzak dira. Beste batean, adibidez, harriek sufritzen ote duten galdetuko dio bere buruari Geologia ikasle batek ezbehar baten ostean.

Horrekin batera, barruko zaratari aurre egin nahi dion emakume batek eguzkia gurtzen duen komunitate batean bilatuko du bakea, harreman gatazkatsua hasiko du dealer batek kirurgia estetikoaren erregina batekin edo lagun talde batek mendeku hartu nahiko du jasandakoagatik, baina ondorioek gainezka egingo diete, besteak beste.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad