Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Ander Retolaza
Domingo, 10 de octubre 2021, 20:22
Romak haren Zinemaren Festa ospatuko du hilaren 14tik 24ra arte eta, Quentin Tarantino, Tim Burton eta Alfonso Cuaron izango dute gonbidatu nagusi gisa. Publikoarekin egingo diren topaketen protagonistak izango dira horrela eta Ibilbidea Osoari emandako saria jasoko dute Tarantinok eta Burtonek. Marco Bellocchio eta Luca Guadagnino zuzendari italiarrak eta Jessica Chastain aktore estatubatuarrak parte hartuko dute ere, besteak beste.
Lehiaketarako filmak hainbat herrialdetatik iristen dira, eta horietako lau Mexikotik eta bi Espainiatik datoz. Zinemaren Jaian lehiatuko dute beraz Marcel Barrenaren 'Mediterráneo' ekoizpen hispaniar-grekoa, Eduard Fernández, Anna Castillo eta Dani Rovira antzezleekin; Marcelino Isla Hernández mexikarraren 'Mi novia es la revolución'; Natalia Cabral eta Oriol Belquada dominikarren 'Una película sobre parejas' eta Clara Roqueten 'Libertad' filmak.
Lehiaketarako zinten artean, nabarmentzekoak dira Joaquin Phoenixen 'C'mon C'mon' eta Tessa Thompson eta André Hollanden 'Passing'. Era berean, 'Eternals' filmaren estreinaldiak emango dio amaiera jaialdiari, lehiaketatik kanpo egonda azken hau. Marvelen film berria da 'Eternals', Chloé Zhao Oscar irabazleak zuzendua eta Angelina Jolie, Richard Madden eta Gemma Chan protagonista gisa dituena, besteak beste.
Zinemaldiaren zuzendariak, Antonio Mondak, asteazkenean esan zuenez, estreinaldi hori «ospea erakusten duen nazioarteko aintzatespena da», Zinemaren Jaiak azken 15 urteetan lortutako izen onaren inguruan hitz eginez. Era berean, hautespen ofizialaz eta ikusleekiko topaketez gain, pertsonaia famatuei buruzko ekoizpenen atal bat ere izango da; besteak beste, Caterina Caselli kantari italiarrari buruzko dokumentala ('Una vita, cento vite') eta John Fitzgerald Kennedy estatubatuar presidente ohiari buruzko ikus-entzunezkoa ('JFK Revisited: Through the Looking Glass').
Jessica Chastain protagonista duen 'The Eyes of Tammy Faye' izango da Romako Zinemaren Festa aurkeztuko duena, baino lehen bost film ikusi ahal izango dira astelehenean jaialdiaren aurreirekieran.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.