
Tanke alemana
BETE-BETEAN ·
Ukrainako gerra ondorio geopolitikoak izaten ari da. Alemaniako gobernu hirukoa presio izugarria ari da jasotzen tanke jakin batzuk bidaltzekoSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
BETE-BETEAN ·
Ukrainako gerra ondorio geopolitikoak izaten ari da. Alemaniako gobernu hirukoa presio izugarria ari da jasotzen tanke jakin batzuk bidaltzekoAlemaniak ez du bere lekua aurkitzen ez Europan ezta munduan ere. Ia mila urte iraun zuen Erromatar-Germaniar Inperio Sainduaren garaian, bazirudien bihotz germaniarra zuen inperio handi hura betirako izango zela, baina XIX. mendearen hasieran suntsitu egin zen. Prusia erreinu germaniarrak bultzatu zuen Alemaniaren II. Reicha, Austria kanpoan utziz. Hori ere amaitu zen, eta, gaur egun, Berlin hiriburu zuen erreinu historikoaren zati bat Polonian dago eta beste bat Errusian. III. Reicharekin badakigu zer gertatu zen. Ukrainako gerrak aldatu egin ditu Alemaniaren paradigma geoestrategikoak. Errusiarekin hartu-eman ona zuen. Merkel kantzilerrak (Ekialdeko Alemania komunistan hezia) eta Putinek (herrialde hartan espioitza lanetan aritua) alemanez edo errusieraz hitz egiten zuten. Gas errusiarra prezio onean erosten zuen Alemaniak. Ukrainatik pasatzen ziren gas-hodi zaharrak, baina hodi berriak egitea erabaki zuten (Nord Stream I eta II), Itsaso Baltikotik zehar. Atentatu batek izorratu egin zituen hodi horiek joan den irailean. Ez da jakin nork egin zuen. Putinek Ukraina inbaditzean arriskuan jarri zuen Alemaniarekiko harremana. Hitlerrek Stalinekin egindako paktua hautsi egin zuen eta, segur aski horren ondorioz, gerra galdu zuen. Putinek muzin egin dio Alemaniarekin zuen hartu-emanari, eta horrekin hiru gauza lortu ditu: Errusia ahultzea, Alemania noraezean uztea, eta Europar Batasuna Estatu Batuetara eta NATO/OTANera makurtzea, Frantziak bultzatu nahi zuen europar autonomia estrategikoa zapuztuz.
Gerra ez doakio ondo Errusiari, nahiz eta Wagner talde paramilitarreko mertzenarioak eta espetxeetatik kanporatutako gizajoak, eta Karidov diktadore txetxeniarraren jarraitzaile fanatikoak ari diren borrokatzen. Ukraina, erresistentzia ikaragarria erakusten ari bada ere, arma eta laguntza eske ari da errusiarrak bere lurraldetik botatzeko helburuz. Polonia, Lituania, Letonia eta Estonia dira, AEB eta Erresuma Batuarekin batera, laguntza gehien ematen ari direnak, baina EBeko estatu guztiak ari dira Ukrainari laguntza militarra ematen, armak bidaliz edo soldaduak trebatzen. Ukraina oso onak omen diren tanke aleman batzuk ari da eskatzen, baina Alemaniak ez dizkio ematen. Segur aski baimena emango die beste estatu batzuei (Poloniari, bereziki) tanke horiek helarazi diezazkioten Ukrainako armadari. Badirudi Scholz kantzilerrak ez duela Errusiako agintarien diskurtsoa elikatu nahi, zeintzuek gerra Mendebaldearen aurka dela esaten duten. Egoera oso larria eta delikatua da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Descubre la fruta con melatonina que te ayudará a dormir mejor
El Diario Vasco
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.