

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Martes, 7 de julio 2020
Gaur gauean, Talia zamaontziak erreskatatutako 52 migratzaileak ebakuatu eta lehorreratu dituzte Maltan. Etorkinek ia lau egun eman dituzte ukuiluetan pilatuta, Mediterraneo erdialdean salbatuta izan ostean. Gauean, migratzaileak animalientzako ontzitik Maltako Indar Armatuen ontzi batera eraman zituzten, ondoren, lehorrera eramateko.
Taliako kapitainak ordu batzuk lehenago helarazitako mezuak bere efektua izan zuen. «Zamaontziak abereak garraiatzeko dituen ukuiluetan lo egiten dute 52 migranteek», ohartarazi zuen. Hori esan zuen, Italia eta Maltako Gobernuek horiek bertan behera utzi eta gero. Hala, etorkinak ia janaririk eta urik gabe egon dira azken egunotan, eta hauetako asko osasun zerbitzuen behar larria zuten. Patera batean pilatuta etorri ziren Libiatik Europarako ibilbidean. Lehendabiziko aldiz ostiralean ikusi zituzten Lanpedusako (Italia) kostaldetik oso gertu.
Hori dela medio, Talia zamaontziak erreskatatu zituen, eta, harrezkero itsasoan noraezean zebiltzan, gaur Maltan porturatu duen arte. Hasiera batean, bai Malta zein Italiak ez zituzten migranteak jaso izan nahi eta itsasontzia leku batetik bestera zebilen zer egin jakin gabe. Horregatik, kapitainak egoera salatu zuen. Izan ere, itsasontzian normalean animaliak garraiatzen dituztenez, baldintza ezegokietan zeuden bertan etorkinak. Zorionez, migratzaileak lehorreratzea onartu du gaur Maltak.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Favoritos de los suscriptores
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.