Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Erretiroa hartzear zaudela, edo orain dela gutxi hartu duzula? Adi, testu honetan kontatuko dizuguna interesatuko zaizu eta. Eusko Ikaskuntzak erretiratzeko adinean dauden pertsonak trebatzeko lau ikastaro antolatu ditu Gernika-Lumon eta Gasteizen. Azaroan emango dira, doakoak dira, eta '+60, talentuak ez du erretiroa hartzen' izenburupean datoz. «Gizartea gero eta gehiago arduratzen da pertsonak lan mundurako prestatzeaz, baina ez zaio arreta bera ematen bizi zikloaren etapa berri baterako trantsiziorako eta hura bete-betean bitzitzeko prestaketari», adierazi dute antolakuntzatik.
Hori lortzeko, pertsona bakoitzaren interesak, balioak, trebetasunak eta gaitasunak identifikatu behar dira, pertsonalki eta sozialki hazten jarraitu ahal izateko eta bizitza osoa bizi ahal izateko, bakoitzaren ibilbidearen eta inguruabarren arabera. Horretarako, Eusko Ikaskuntzak diseinatu eta garatutako GizarteLab metodologia erabiliko da. Metodologia horren bidez, adinekoen ikuspegi berri bat sendotzea da bilatzen dutena, haien aniztasuna kontuan hartuta eta beren bizi ibilbide pertsonala diseinatzen laguntzen duten eta komunitate kultura indartzen duten gaietan arreta jarriz.
Proiektua azaroan barrena garatuko da bai Gasteizen eta baita Bizkaiko Busturialdea eskualdean. Programa bera izango da bi tokietan, nahiz eta Araban hilabeteko astelehen guztietan emango den (6an, 13an, 20an eta 27an) eta Bizkaian, aldiz, asteazkenetan (8an, 15ean, 22an eta 29an).
Lehenengo saioei dagokionez, Gasteizen Simone De Beauvoir Elkarteen Etxean izango dena eta Gernikan, aldiz, kultur etxean, goizeko 11.00ak eta 13.15 bitartean ospatuko dira. Bertan, 'bizitza-mapak' izeneko dinamika bat garatuko dute partaideek. Nondik datozen ikusiko dute, zer nolako bilbide profesional zein pertsonal egin duten aztertuko dute eta orain bizitzen ari diren (edo laster biziko duten) etapa berri hori nola aurreikusten dutenaren inguruan hitz egingo dute. Saioa aditu baten hitzaldiarekin amaituko da.
Bigarren moduloan, ordea, hurrengo astean emango dena (azaroaren 13an eta 15ean) etorkizuna diseinatzean zentratuak egongo dira. Zahartzaroa eta bizitza betea bezalako kontzeptuez hitz egingo da bertan, eta aurreko saioan antzera, aditu bat izango da bertan hitzaldia ematen.
Hirugarrenean, bestalde, 'ibilbide-orri' bezala ezagutzen diren ekimen praktikoei ekingo zaie. Bertan, egunerokotasunean, eta bizitzaren aspektu ezberdinetan, zer pauso emango diren diseinatuko dituzte, betiere adituen laguntzapean. «Jorratuko diren gaien artean, aisialdia, kultura-beharrak, gizarte-bizitza, asoziazionismoa edo borondatezko lana izango dira», adierazi dute antolatzaileek.
Azaroko azkeneko astean emango diren saioek, bestalde, gizarte politikak ezartzeko balioko dute. Hau da, hilabete osoan barrena jorratutako alor guztiak aurrera egiteko zer nolako politikak hartu beharko liratekeen aztertuko dira bertan.
Proiektuan parte hartzeko beharrezkoa da aurretiaz izena ematea. Bizkaitarrek Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera joan beharko dute, Gernika-Lumon dagoen Alondegia 6, eraikinera, behean. Bestela, 94 625 51 22 telefonora deitu edota gizarte-zerbizuen helbide elektronikora idatzi ahalko dute: 'zerbitzuak@busturialdea.eus' helbidera, alegia.
Gasteiztarrek, ordea, Eusko Ikaskuntzaren bulegora jo beharko dute, Pedro Asua 2, 2. solairua, 63 bulegora. Bestela, 945 231552 telefonora deitzeko aukera izango dute ere, eta baita 'info@eusko-ikaskuntza.eus' helbidera idazteko ere.
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailak, Helduak Adi, EuskoFederpen eta Euskadiko Adinekoen Batzordea osatzen duten adinekoen beste elkarte eta sare batzuekin batera garatutako Bizitza Betea programaren barruan kokatzen da proposamena. «Gasteizen eta Busturialdean egingo direnak bi proiektu pilotu dira, bakoitza bi orduko doako lau tailerrez osatuak izango direnak», azpimarratzen dute antolakuntzatik, bertan parte hartzera animatzen duten aldi berean.
Erabilitako metodologia «arin» eta «dinamikoari» esker, gainera, parte-hartzaileek honako hauek egin ahal izango dituzte: alde batetik, bizi-ziklo berri honek eskaintzen dituen ezaugarriak, erronkak eta aukerak ezagutuko dituzte; eta bizitza osoaz gozatzeko trebetasun eta gaitasun baliagarriak garatuko dituzte. Bestetik, beren bizi-proiektua planifikatzeko hazkunde pertsonalerako aukera berriak aurkituko dituzte; eta, azkenik, bizitza osoko eredua bultzatzea ahalbidetzen duten politikak eta gizarte-zerbitzuak ezagutuko dituzte.
«Erretiratzeko adinean dauden pertsonak trantsizio-gaitasunetan trebatzeko programa bat da. Denbora ahalik eta gehien aprobetxatzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta erretiroa esperientzia aberasgarria egiteko tresnak eta gaitasunak», gogorarazten dute Eusko Ikaskuntzatik.
Publicidad
Mikel Labastida y Leticia Aróstegui (diseño)
Óscar Beltrán de Otálora y Gonzalo de las Heras
José A. González y Álex Sánchez
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.