Borrar
Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
PI L.T. taldeko kideak. Eider Iturriaga
PI L.T. taldeak 'Garai honetan' abestia kaleratu eta kontzertuak iragarri ditu

PI L.T. taldeak 'Garai honetan' abestia kaleratu eta kontzertuak iragarri ditu

'Game over' azken lana grabatu eta hogei urtera, Mungiako laukoteak «sortu eta gauzak esateko grina» izaten jarraitzen du

Viernes, 15 de marzo 2024, 10:06

PI L.T. taldeak 'Garai honetan' abestia aurkeztu du ostiral honetan, 'Game over' bere azken diskoa argitaratu eta bi hamarkada geroago. Rafa Ruedak, Aitor Abiok, David Gonzalezek eta Jose Manuel Sampedro 'Xanpe'k osatua, laukotea Mungian sortu zen 1992an. Beste hainbat kantu ('Hil Da Jainkoa' ezin ahaztu) eta bost album atzean utzi ondoren, bere taldekideek banatzea erabaki zuten 2006an. Hala ere, kontzertu bira bat eskaintzeko itzuli ziren 2017an (orduan boskote gisa, Txarlie Solano hasierako kidea barne); gero, joan den irailean 'bolo' bat eskaini zuten Dimetalfesten, eta, orain, «sortzen jarraitzeko gogoz» daudela azaldu dute, estreinatutako kantuaren berri emateko bidalitako oharrean.

Musikariek onartu dute ez direla sasoi hartako gazteak, bai. «Gurasoak gara, egun, munduko botere guneetan dauden belaunaldikoak gara… baina sortu eta gauzak esateko grinak bere horretan jarraitzen du», adierazi dute. Eta, euren hitzetan, «horixe da kantu honek islatzen duena, soseguaren beharra ondo ulertu gabeko gurpil zoro hau atzetik datozenei azaltzea tokatzen zaigun lemazain harrapatu gaituen garai honetan».

2024ko kontzertuak

  • Apirilak 20 Valentzia /16 Toneladas 

  • Ekainak 22 Gasteiz / Azkena Rock Festival

  • Ekainak 12 Madril / Mad Cool Festival

  • Azaroak 2 Bermeo @ Halloween Metal Fest

Eta ez pentsatu musikari hauek geldirik egon direnik banandu zirenetik. Rafa Ruedak, popa eta elektronikoa uztartu ditu bakarkako ibilbidean; Aitor Abio Revolta Permanent eta Matxura proiektuetan egon da murgilduta; Xanpe Rat-Zinger taldearen parte izan da; eta Gonzalez Berri Txarrak eta COBRA taldeetan ibili da buru-belarri, besteak beste.

Hori esanda, eta iazkoa «kontzertu bakarra» izango zela iragarri bazuten ere, lan berri honek erakusten du PI L.T. estudiora eta agertokietara itzuliko dela 2024an. Hau da, euskal metal/rock zalea bazara, hasten den hau asteburu ona da zuretzat.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo PI L.T. taldeak 'Garai honetan' abestia kaleratu eta kontzertuak iragarri ditu