Borrar
Urgente Fallece el menor electrocutado el fin de semana pasado en Usurbil
PI L.T. taldeko kideak. Eide Iturriaga
PI L.T. taldeak 'Banpiroak' single berria kaleratu du

PI L.T. taldeak 'Banpiroak' single berria kaleratu du

Rafa Ruedak, Aitor Abiok, David Gonzalezek eta Jose Manuel Sampedro 'Xanpe'k osatutako taldearen hurrengo kontzertuak azaroan izango dira, Bermeon eta Azpeitian. Hala ere, laster data berriak jakinaraziko dituztela iragarri dute

Viernes, 20 de septiembre 2024, 12:29

Sei hilabete igaro dira PI L.T. taldeak 'Garai honetan' abestia aurkeztu zuenetik, 'Game over' bere azken diskoa argitaratu eta bi hamarkada geroago. Bada, ostiral honetan, Rafa Ruedak, Aitor Abiok, David Gonzalezek eta Jose Manuel Sampedro 'Xanpe'k 1992an Mungian osatutako laukotea ezusteko berri batekin iritsi zaigu: 'Banpiroak' singlea. Horrek guztiak laster disko berri bat argitaratuko dutela pentsatzera garamatza, nahiz eta oraindik ezer ez dagoen baieztatuta.

Horrela dio kanta berriaren letrak: «Mundu irreal baten menpekotasunerantz. Hamaika min eta ezin like andanen atzean. Dena agerian beste dena ostentzeko asmoz, nahiaz, algoritmoez itsuki maiteminduak. Goizeko ispiluak islatzen duenari ez ikusiarena egin, banpiroen mirari. Dena agerian dena ostentzen den bitartean, aldi berean. Gainean dugu norberarekiko presbizia. Helduko ez den izate perfektuaren bila goaz. Dena da garden biluzte ariketa tranpatian».

Beste hainbat kantu ('Hil Da Jainkoa' ezin ahaztu) eta bost album atzean utzi ondoren, itzuli berri den talde honen taldekideek banatzea erabaki zuten 2006an. Hala ere, kontzertu bira bat eskaintzeko itzuli ziren 2017an (orduan boskote gisa, Txarlie Solano hasierako kidea barne); gero, 2023ko irailean 'bolo' bat eskaini zuten Dimetalfesten, eta, apirila eta ekaina bitartean, Valentziako 16 Toneladas aretoan, Gasteizko Azkena Rock-en eta Madrileko Mad Cool-en ibili ziren, besteak beste. Orain, etorkizun hurbilean, Bermeoko Kafe Antzokian ospatuko den 'Halloween Metal Fest-en izango dira azaroaren 2an, eta Azpeitiako San Agustin Kulturgunean hilabete bereko 22an. Bere taldekideek aurreratu dutenez, gainera, laster data berriak iragarriko dituzte.

Berri Txarrak, COBRA, Revolta Permanent...

Zaleok orain PI L.T.-rekin berriro ikusi ahal ditugun arren, hogei urteko tarte horretan talde honetako musikariek ez dira geldirik egon. Rafa Ruedak, popa eta elektronikoa uztartu ditu bakarkako ibilbidean; Aitor Abio Revolta Permanent eta Matxura proiektuetan egon da murgilduta; Xanpe Rat-Zinger taldearen parte izan da; eta Gonzalez Berri Txarrak eta COBRA taldeetan ibili da buru-belarri, besteak beste.

Dena den, orain talde honi egiten dioten ekarpenaz goza dezakegu berriro, eta badirudi denbora hurbilean askoz sorpresa gehiago emango dizkigutela...

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo PI L.T. taldeak 'Banpiroak' single berria kaleratu du