Borrar
PI L.T. taldeko kideak eta disko berriaren azala. Eider Iturriaga
PI L.T. taldeak 'Balak Airean' disko berria iragarri du

PI L.T. taldeak 'Balak Airean' disko berria iragarri du

Rafa Ruedak, Aitor Abiok, David Gonzalezek eta Jose Manuel Sampedro 'Xanpe'k osatutako taldeak lan berria argitaratuko du azaroaren 21ean

Lunes, 7 de octubre 2024, 11:05

'Game over' bere azken diskoa argitaratu eta bi hamarkada geroago, PI L.T. taldeak 'Balak Airean' disko berria kaleratuko du. Mungian sortutako laukoteak astelehen honetan iragarri duenez, entzuleek azaroaren 21ean izango dute lan berriaz gozatzeko aukera. Sei abestik osatuko dute, besteak beste, duela sei hilabete argitaratutako 'Garai honetan' abestiak eta duela hogei egun argitaratutako 'Banpiroak' singleak.

«Indarra, melodia, sendotasuna, eklektikotasuna eta jakin-mina aurkitu aurkitu ahalko dituzue lan berri honetan, 20 urteko jakinduri metatuak ematen duen gehigarriarekin. Testuetan, gaur egungo gizartea eta bizimoduari heldu diegu. Mila begi, mila belarri, mila buru…, batzuetan, nahikoak ez direlako egunerokoari aurre egiteko. Balak airean dabiltza», esan dute taldekideek goizean bidalitako prentsa-ohar batean. Lan berriaren kantak, zehazki, 'Balak airean', 'Banpiroak', 'Katuaren', 'Garai honetan', 'Eskua' eta 'Oraindik ez dakizun arren' izango dira.

Beste hainbat kantu ('Hil Da Jainkoa' ezin ahaztu) eta bost album atzean utzi ondoren, duela gutxi bueltatu zen talde honen taldekideek banatzea erabaki zuten 2006an. Hala ere, kontzertu bira bat eskaintzeko itzuli ziren 2017an (orduan boskote gisa, Txarlie Solano hasierako kidea barne); gero, 2023ko irailean 'bolo' bat eskaini zuten Dimetalfesten, eta, apirila eta ekaina bitartean, Valentziako 16 Toneladas aretoan, Gasteizko Azkena Rock-en eta Madrileko Mad Cool-en ibili ziren, besteak beste. Orain, etorkizun hurbilean, Bermeoko Kafe Antzokian ospatuko den 'Halloween Metal Fest-en izango dira azaroaren 2an, eta Azpeitiako San Agustin Kulturgunean hilabete bereko 22an. Bere taldekideek aurreratu dutenez, gainera, laster data berriak iragarriko dituzte.

Berri Txarrak, COBRA, Revolta Permanent...

Zaleok orain PI L.T.-rekin berriro ikusi ahal ditugun arren, hogei urteko tarte horretan talde honetako musikariek ez dira geldirik egon. Rafa Ruedak, popa eta elektronikoa uztartu ditu bakarkako ibilbidean; Aitor Abio Revolta Permanent eta Matxura proiektuetan egon da murgilduta; Xanpe Rat-Zinger taldearen parte izan da; eta Gonzalez Berri Txarrak eta COBRA taldeetan ibili da buru-belarri, besteak beste.

Dena den, orain talde honi egiten dioten ekarpenaz goza dezakegu berriro, eta disko berriarekin, gainera.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo PI L.T. taldeak 'Balak Airean' disko berria iragarri du