![Tabakalerak egitarau oparoa prestatu du bere bosgarren urteurrenaren harira](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202001/30/media/cortadas/tabacalera-k1d-RrevbbT0FGfrygNn5k7ls3O-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
![Tabakalerak egitarau oparoa prestatu du bere bosgarren urteurrenaren harira](https://s3.ppllstatics.com/elcorreo/www/multimedia/202001/30/media/cortadas/tabacalera-k1d-RrevbbT0FGfrygNn5k7ls3O-1248x770@El%20Correo-ElCorreo.jpg)
Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Miércoles, 29 de enero 2020, 23:29
Tabakalerak egitarau oparoa prestatu du bere bosgarren urteurrenaren harira. Izan ere, 2015. urteko irailean ireki zituen ateak azpiegitura honek. Hala, hainbat erakundek bat egin dute, urteurrena jai giroan ospatzeko helburuarekin.
Tabakalerak 2020. urtean, sortzaileentzako laguntza sustatzeko programazioa sustatu egingo du. Era berean, publiko orokorrarentzako eskaintza sendotu egingo du esparru honek. Batez ere, sorkuntza sustatzera eta gehienbat artisten eta sortzaile ezberdinen ibilbide profesionala babestera joango da bideratuta aurtengo programazioa.
Aurtengo programazioaren ardatzetako bat jolasa izango da, joko-jolasa, hain zuzen. Jolasak eta gamifikazioak indar handia du gure egunerokotasunean, hala nola, finantza globaletan, hezkuntzan, hedabideen narratiboetan eta esparru anitzagoetan aurki dezakegu.
Martxoaren 6tik aurrera, 'Cybernetics of the Poor' erakusketako piezak emango dira ezagutzera bertan. Gainera, apiriletik uda bitartera, 'Bideo-jokoak' erakustaldia ikusteko parada izango dute bisitariek. Bertaratzen diren artistek nola tematizatzen duten, beren obraren bidez, jokoaren kontzeptua eta haren inplikazio politikoak eta sozialak ezagutu ahal izango dituzte.
Bestalde, zinemak Tabakaleraren esparru esanguratsuenetako bat izaten jarraituko du. Tabakalerako pantaila partekatuak inoiz baino garrantzi handiagoa izango du aurten programatu dituzten bi zinema-zikloren egoitza iraunkorra izango baita, Bilboko Arte Ederren Museoarekin batera.
Halaber, etxeko guztientzako bitartekaritza eta eskaintza ere indartuko du Tabakalerak aurten. Jolasaren bitartez familien sorkuntza garaikidearen elementuak bultzatuko dira. Sormena bultzatzeko jolas-guneak artikulatzeko ideiarekin jarraituz, Hezkuntza arloak Tabakalerako espaziotik kanpo jarraituko du lanean, ikastetxeekin elkarlanean, jolas-patioen birplanteamenduan.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.