Borrar

Munduari biraz jarduten dutenean, Phileas Fogg datorkit gogora, Julio Verneren pertsonaia gogoangarri eta apustuzale hura, berotze globalaren aitzindaria. Ziurrenik Elkanorena entzungo nuen txikitan lehenago, baina horrenbeste liluratu naute fikzioek, benetakoak bezain indartsu errotu direla nire baitan. Gertatu izan da, halaber, fikziotzat jotako hainbat kontu benetakoak izatea. Eta benetakotzat jotako beste batzuk, ordea, fikziozkoak. Mendeak igaro ostean, zaila da errealitatea eta kondaira bereiztea. Kontakizunaren gorabeherak. Walter Benjamin jatorri juduko filosofo, literatur kritikari, itzultzaile eta saiakeragile alemaniarrak esan zuenez, ez dago zibilizazio lekukotzarik basakeriarik gabe.

Berez, zientziak erakutsi digu munduak bere kabuz ematen diola bira bere buruari, nahiz erakunde erlijioso batzuek lurraren mugimenduaren aurkako neurri kiskalgarriak hartu bere garaian. «Lurrean sua jartzera etorri naiz, eta nahiago nuke dagoeneko piztua balego», esan omen zuen Jesukristok, eta metafora hura ondo iltzatua geratu zitzaidan txikitan, nire auzko elizan era aski ikusgarrian idatzia baitzegoen. Zenbat tematu izan diren gizakiak lurrari su ematen; eta lur osoari ez bazen, lur zati bati, edo gorputz bizidun bati. Munduak bere kabuz egiten ditu luzamendu ariketak denbora eta espazio infinituan, eta guk, gure baitan dugun suaren inertzia ilunak bultzatuta, mugimendu horiek kiskaltzen hasiak gara aspaldian. Eta nekez egongo da porturik edo abegi-gunerik, edo 'Victoria' ontzirik itzuleran, baina bai jende asko burumakur, non lur hartu ez dagoelako.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sutan