Borrar
Fotolia
Sushia, zartaginik gabeko otordua. Ba al dakizu zein den bere jatorria?

Sushia, zartaginik gabeko otordua. Ba al dakizu zein den bere jatorria?

Hain modan dagoen janari ezaguna Txinan sortu zen, hasieran arraina soilik jaten zen eta gaur ospatzen du nazioarteko eguna

Nahikari Cayado

Miércoles, 17 de junio 2020, 21:09

Sushia gure gizartean agertu zen une beretik modan jarraitzen duen otordua da. Geratzeko etorri zen. Gustuko duzu edo ez, baina ukaezina dena da, behintzat, denok entzun izan dugula noizbait Asiatik datorren otordu horren inguruan. Askok jatorria Japonian duela dioten arren, ikerketek diotenez, Txinan sortu zen, Kristo Ondorengo II. Mendean. Zurrumurruek diotenaren kontra gainera, sushi hitzak ez du 'arrain gordina' esan nahi, askotan irakurri ahal izan denez. Hitzak 'arroz-ozpina' esan nahi du –'su' ozpina eta 'shi' arroza-.

Gaur nazioarteko eguna ospatzen duen plater ezagun hori eratzeko beraz, behar beharrezkoa da arroza erabiltzea. Hala eta guztiz ere, bitxikeria modura, hasiera batean kontserbatze metodo bezala erabiltzen zen, eta arraina besterik ez zen jaten. Metodoa ondorengoa zen: arroza eta arraina egosi egiten zituzten eta gero arraina arrozarekin estali egiten zuten denbora batez. Batzuetan arraina bakarrik jan egiten zuten, beste askotan ordea, ezer ere ez kontserbek zeukaten usain fuertea zela eta.

Sushiaren maitaleentzako, zorionez, ohitura hori guztiz aldatu zen K.O. VII. mendean, Txinatarren emigrazioak narezushi izeneko metodo hori Japonian zabaldu zutenean. Arroza egostearen ordez, irakiten hasi ziren. Baina aldaketarik garrantzitsuena ez zen heldu XVII. mende erdialdera arte, Matsumoto Yoshichi doktoreak kontserbatzeko orduan arrozari ozpina gehitzearen ideia izan zuen arte. Aldaketa horrek harrotze denbora izugarri gutxitu zuen.

Ideia bikain horri esker, arraina ez ezik, arroza ere jateari ekin zioten japoniarrek. Hau da, harrotze denboran erabiltzen zituzten osagai guztiak jaten zituzten, ozpina barne, denak batera. Horrela, gaur egungo sushiaren itxura hartzen hasi zen plater ezaguna.

XVIII. mende amaieran, Yohei Hanayak Nigiri izenarekin ezagutzen den sushia sortu zuen. Horrekin miniaturazko elikagaiaren elaborazio denbora murriztu zuen, arrozaren goiko aldean arrain gordina erabiliz

Bigarren Mundu Gerraren ondoren, sushia mundu osoan zehar egin zen ezagun. Gaur egun edozein hiritan aurki ditzakegu janari mota hori prestatzen dituzten jatetxeak, eta baita supermerkatuak ere. Izan ere, goxoa egoteaz gain, sushia osasungarria da, koipe eta kaloria gutxikoa baita. Horregatik agian, Japonian Europako edozein herrialdetan baino askoz handiagoa da bizi-itxaropena. Gainera, aipatzekoa da ere sushiak, prestatzen den formaren edota eraren arabera, izen bat edo beste hartzen duela. Beraz, sushiaren eguna ospatzeko, zergatik ez dugu etxean errezetaren bat egiten?

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sushia, zartaginik gabeko otordua. Ba al dakizu zein den bere jatorria?