Borrar
Mario Draghi auto batetik irteten.
Supermario

Supermario

Bete-betean ·

Italia estatu bereziki inportantea da EBren barruan. Krisi politikoak maiz gertatzen dira han. Horrenbeste krisien aurrean itxaropena behar dugu

Miércoles, 20 de julio 2022, 09:16

Mario Draghi Italiako lehen ministroa da. Alderdi politiko (eskuinekoak eta ezkerrekoak) gehienen koalizio batek osatzen du hango gobernua. Draghi ekonomialaria da eta ez du militantzia politikorik. Banku Mundialeko zuzendaria izan zen, gero Goldman Sach inbertsio-bankuan jardun zuen, eta ondoren Italiako Bankuko gobernadore izendatu zuten. Europako Banku Zentraleko presidente ere izan zen. Kargu horretan, krisi finantzarioak gogor kolpatzen zuenean, adierazpen erabakigarriak egin zituen 2012ko uztailean, esanez Europar Bankuak beharrezkoa zen guztia egingo zuela eta «sinets iezadazue, hori nahikoa izango da». Horren sensibleak diren merkatuentzat mirarizko hitzak izan omen ziren. Euroa kinka larrian egon zen, baina krisi hori gainditu zen. Draghik ospe handia du; Supermario deitzen diote batzuek. Italiako Errepublikako presidenteak lehen ministro izendatu zuen iazko otsailean (eta Parlamentuak ontzat eman zuen hori). Draghik dimitu egin zuen joan den astean, bere gobernua osatzen duen alderdi batek, M5Sk -zeinak eszisio bat izan duen-, berak onartzen ez duen neurri sozial bat martxan jartzea exijitzen ziolako. Mattarella presidenteak ez zion dimisioa onartu, eta jarraitzeko eskatu zion. EBko buruzagi ahaltsuenek ere eskatu diote. Herenegun Aljerrera joan zen Draghi zenbait ministrorekin gas-horniketa handitzeko. Errusiari gas kopuru handia erosten dio Italiak, eta haren ordez gas aljeriarra eskuratu nahi du.

Aljerian egindako gestioaren ostean dimisio behin betikoa aurkez lezake Draghik, edo karguan jarraitu. Lehenengo kasuan hauteskundeak deituko lituzke, segur aski, Errepublikako presidenteak. Inkestetan eskuin muturreko alderdia agertzen da lehenengo postuan. Andaluziako hauteskunde-kanpainan Voxi laguntza ematen aritu zen haren burua den Giorgia Meloni. Ikara ematen zuen horri entzutea. Ez du inoiz gaitzetsi Mussoliniren faxismoa.

2008az geroztik krisi eta mehatxu larriak ari gara pairatzen. Covida ez da desagertu, inflazioa gora doa, krisi klimatikoa ikaragarria da, udazkena apokaliptikoa izango dela diote batzuek...Herritarrok ikaratuta gaude. 20 urtez Gasteizko alkate izan zen José Ángel Cuerdari giza eskubideen domina bat eman diote berriki. Diskurtso bikaina bezain hunkigarria egin zuen. Esan zuen itxaropena eraikitzea, lantzea, dela gu guztion konpromiso sozial inportanteena. Goi mailako politikariek horretan jardun beharko lukete, alderdikeriak baztertuz. Aginte-maila guztietan (EB eta abarretan) paktu transbertsalak eta iraunkorrak behar ditugu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Supermario