Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Mikel Garcia
Miércoles, 1 de marzo 2023
Astearte honetan zabaldu da Busturiako Urdaibai BBK zentroak (Sukarrietako udalekua izandakoa) urtero eskaintzen dituen udalekuetan izena emateko epea. Aurten, gainera, umeek planetaren orain eta etorkizuna zaintzen ikasiko dute.
BBK-k jakinarazi duenez, elikagai ekologiko, osasungarri, orekatu, tokiko eta kalitatezkoak jango dituzte umeek egun hauetan. Horretarako, inguruko ekoizleen produktuekin hornituak izango dira udalekuetako sukaldeak, BBK-k lehen sektorearekin duen konpromisoari esker.
Antolatzaileen arabera, beste urte batez, euskara komunikatzeko ohiko hizkuntza gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraituko da jarduera ezberdinen bitartez. Modu berean, ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzeko apustuari ere ekingo zaio. Hori nahikoa ez balitz, aurtengo edizioan modu ludiko eta kooperatiboan haurrek planeta orain eta etorkizunean nola zaindu behar den ikasiko dute, klima aldaketaren aurka sentsibilizatzeko balioko duten jolasen bidez.
7 eta 13 urte bitartean dituzten umeei zuzenduta daude udalekuak. Hauek sei eguneko bost txandetan banatuko dira: ekainaren 26tik uztailaren 1era, uztailaren 3tik 8ra, uztailaren 10etik 15era, uztailaren 17tik 22ra eta uztailaren 24tik 29ra.
Interesdunek 'BBK eta Zu' atarian eman beharko dute izena, parte hartzeko eskaria betetzeko. Izena emateko epea martxoaren 22an itxiko da. Apirilaren 18an onartuen zerrendak argitaratuko dira eta maiatzaren 10era arte izango dute familiek lekua onartzeko edo uko egiteko. Udalekuen prezioa 220 eurokoa izango da.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.