elcorreo.com
Miércoles, 29 de noviembre 2017
Steve Winwood eta Mavis Staples BBK Music Legends Festival jaialdiaren hirugarren edizioan egongo dira. Ekainaren 29an eta 30ean izango da, Sondikako Ola BBK zentroan, eta, bi egunez, rock, blues edota soul estiloetako mitoak bilduko dira bertan, «gizarteratzea eta aniztasuna bezalako balioak elkarrekin konektatzeko» helburuarekin, antolatzaileek jakinarazi dutenez.
Publicidad
Steve Winwood abeslari eta musikagile britainiarra The Spencer Davis Group taldean hasi zuen bere ibilbidea. 1967an Traffic sortu zuen, Jim Capaldi, Chris Wood eta Dave Masonekin batera, eta 1969an Blind Faith, Eric Clapton, Ginger Baker eta Rick Grechekin.
1977an bakarkako bideari ekin zion, eta aldaketa honek artistaren diskorik garrantzitsuenak ekarri zituen, 'Arc Of A Diver', Grammya hiru aldiz irabazitako 'Back In The High Life' eta 'Roll With It' nabarmenduz.
'Rolling Stone' aldizkariak «garai guztietako abeslaririk onenetako bat» izendatu zuen Steve Winwood. 2013an, Barack Obama orduko AEBetako presidentearentzat jo zuen Kennedy Center Honors zentroan, Washington DCn, eta 2014ko ekainaren 5ean Walk Of Fame aretoan sartu zuten, Nashvillen (AEB). 50 milioi disko baino gehiago saldu ditu bost hamarkadako ibilbidean.
Bestalde, Mavis Staples, abeslari, antzezle eta ekintzaile estatubatuarra XX. mendeko iparramerikar musikaren mito bizia da. 1959an hasi zuen bere musika ibilbidea The Staple Singers taldearekin, eta 1960ko hamarkadaren erdialdera, Martin Luther Kingen inspiratuta, taldea eskubide zibilen aldeko mugimenduaren ahots espiritual eta musikaletakoa bihurtu zen.
Publicidad
1969an bakarkako debuta egin zuen, bere lehen albuma argitaratuz, eta orain azken diskoa kaleratu berri du, hain zuzen, joan den azaroaren 17an, 'If All I Was Was Black' izenburupean, eta Wilco taldeko Jeff Tweedy izan da ekoizlea.
Antolatzaileek iragarri dutenez, Steve Winwood eta Mavis Staplesi «nazioarteko musika eszenako beste mito batzuk gehituko zaizkie laster». Jaialdiaren bi egunetan bertaratzeko interesa dutenek dagoeneko abonua eskura dezakete, Kutxabank bidez, eta urtarrilaren 6ra arte eskaintza prezio berezian: 80 euro gehi gastuak.
Publicidad
Kontzertuez gain, BBK Music Legends jaialdian Sondikako Ola zentroak jolaserako eta gastronomiaz gozatzeko hainbat gune eskainiko ditu jende guztiarentzat. Aurreko edizioetan bezala, ekitaldiaren beste lehentasunetako bat iraunkortasuna eta ingurumena sustatzea da, ekologiari, birziklatzeari eta garraio publikoaren erabilera sustatzeari loturiko mezuen bidez.
Jaialdia BBK-k gizarteratze eta gizarte kohesioaren alde egiten duen apustuan kokatzen da. Musikaren, artearen eta kulturaren bidez, ekitaldi honek askotariko ikus-entzuleekin konektatu gura du, hausnarketa eragin eta herritarrak interpelatzeko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.