Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Emakume bat, Starbuckseko edari batekin. Efe
Starbucksek behi esnea kenduko du bere produktuetatik

Starbucksek behi esnea kenduko du bere produktuetatik

Enpresa horretako bezeroen %20 inguruk, edariak eskatzerako orduan, esne beganoa nahiago du

UNAI SARRIUGARTE

Lunes, 10 de febrero 2020, 21:53

Starbucks konpainia estatubatuarrak behien esnea kenduko du haren edarien osagaietatik. Gainera, hemendik aurrera eskainiko dituzten produktuak ontzi konpostagarri edo birziklatuetan zerbitzatuko dituzte. Era berean, esne begetala eskaintzen hasiko dira edarietan.

Hala, enpresa amerikarrak bere ekarpena egin nahi izan du klima-aldaketaren aurkako borrokan. Izan ere, animalietatik datozen eskenekiak ez erabiltzeko erabakia hartu du. Hori dela medio, konpainiak jasangarritasunaren aldeko esparruan aditua den Quantis aholkularitza zerbitzua kontratatu du.

Aholkularitza enpresa horrek konpainia aztertu ondoren ondorioztatu zuen konpainiak sortzen duen dioxido karbonoaren %21a esnekia duten produktuak sortua dela. Zehatzago esanda, 2018. urtean Starbucksek erabilitako behi esneak 15.6 milioi gas tona igorri zituen.

Starbucksen zuzendari Kevin Johnsonek duela egun batzuk gaineratu zuenez, esne begetala erabiltzen hasiko dira, arazo larri honi zuzenean aurre egiteko helburuarekin. Gainera, konpainia horretako bezeroen %20 inguruk, edariak eskatzerako orduan, esne beganoa hautatzen du behiarenaren aurrean.

Hortaz, konpainiaren hurrengo erronka behi esnea aukeratzen duten bezeroek esne begetala kontsumi dezatela konbentzitzea da. Egun, lehenengoa bestea baino merkeagoa da. Dena den, hemendik aurrera konpainia estatubatuarrak beganoaren alde egingo duen inbertsioak esne begetalaren prezio altua murriztu dezake.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Starbucksek behi esnea kenduko du bere produktuetatik