'SOS Kantak Arriskuan' saioak aurrera darrai Euskal Telebistan. Eta Bidarrain, Arrasaten, Mungian eta Zarautzen lehen lau saioak egin ondoren, Klara Mendizabal sopranoa, Lide Hernando abeslari eta musika ekoizlea eta Iker Lauroba musikaria 'Itsu eta eskribau' kantaren nondik norakoak argitzeko Lemoara hurbilduko dira ostegun honetan.
Publicidad
Izan ere, zergatik engainatu zuen itsuak eskribaua? Jakin nahi duenak saio interesgarri honetaz gozatzeko aukera izango du ostegun honetan, 22.30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
'SOS Kantak Arriskuan' saioa belaunaldiz belaunaldi transmititu diren, askotan erregistrorik eta grabaziorik gabe, eta galtzeko zorian dauden Euskal Herriko kantu mitikoak salbatzeko erronkarekin heldu zitzaigun pasa den urtean. Hiru aurkezleak herriz herri joaten dira, galtzeko arriskuan diren abesti horien jatorria eta historia ezagutu eta ezagutarazteko asmoz. Eta ondoren, herritarren ahotsen laguntzarekin, abestia grabatzen dute, betirako geldi dadin. Momentuz, Nafarroa Behereako Bidarrain, Arrasaten, Mungian eta Zarautzen izan dira. Eta aste honetan Lemoara hurbildu ostean, Azpeitia eta Urruñara joango dira.
Azpimarratzekoa da atal ezberdinetan zenbait aurpegi ezagunek haien tokia izango dutela aurkezleei laguntza eskaintzeko. Bertan izango dira, besteak beste, Xabier Saldias, Fran Urias (Hesian, Zelanda) edo Imuntzo musikariak.
Abestiaren grabazioa bera ere erronka garrantzitsua izango da 'SOS Kantak Arriskuan' saioko hiru gidarientzat. Izan ere, kantatzeko prest dauden herritarrak topatu beharko dituzte eta horretarako castinga egingo dute. Jendea elkarrizketatu ostean, euren artean hizketan ikusiko ditugu, rol bakoitzerako pertsona egokia nor den, eta ahotsak eta instrumentuak nola enpastatu zehazteko. Azkenik, abestia aurkezteko ekitaldia egingo dute herritarren aurrean, prozesuan grabatutako irudiak erakutsiz.
Hori nahikoa ez balitz, gainera, aurten ere, saio ezberdinetan entzuten diren abesti guztiak Spotify plataforman entzungai egongo dira. Beraz, ez pentsatu, eta jar zaitez ETB 1eko eta eitb.eus-eko pantailen aurrean ostegun honetan, 22.30ean, itsuak eskribaua zergatik engainatu zuen jakiteko.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.