Borrar
Pausoka
'SOS Kantak Arriskuan', itsuak eskribaua zergatik engainatu zuen jakiteko

'SOS Kantak Arriskuan', itsuak eskribaua zergatik engainatu zuen jakiteko

Klara Mendizabalek, Lide Hernandok eta Iker Laurobak 'Itsu eta eskribau' kantaren nondik norakoak argitzeko Lemoara hurbilduko dira ostegun honetan

Miércoles, 9 de agosto 2023, 17:35

'SOS Kantak Arriskuan' saioak aurrera darrai Euskal Telebistan. Eta Bidarrain, Arrasaten, Mungian eta Zarautzen lehen lau saioak egin ondoren, Klara Mendizabal sopranoa, Lide Hernando abeslari eta musika ekoizlea eta Iker Lauroba musikaria 'Itsu eta eskribau' kantaren nondik norakoak argitzeko Lemoara hurbilduko dira ostegun honetan.

Izan ere, zergatik engainatu zuen itsuak eskribaua? Jakin nahi duenak saio interesgarri honetaz gozatzeko aukera izango du ostegun honetan, 22.30ean, ETB1en eta eitb.eus-en.

'SOS Kantak Arriskuan' saioa belaunaldiz belaunaldi transmititu diren, askotan erregistrorik eta grabaziorik gabe, eta galtzeko zorian dauden Euskal Herriko kantu mitikoak salbatzeko erronkarekin heldu zitzaigun pasa den urtean. Hiru aurkezleak herriz herri joaten dira, galtzeko arriskuan diren abesti horien jatorria eta historia ezagutu eta ezagutarazteko asmoz. Eta ondoren, herritarren ahotsen laguntzarekin, abestia grabatzen dute, betirako geldi dadin. Momentuz, Nafarroa Behereako Bidarrain, Arrasaten, Mungian eta Zarautzen izan dira. Eta aste honetan Lemoara hurbildu ostean, Azpeitia eta Urruñara joango dira.

Azpimarratzekoa da atal ezberdinetan zenbait aurpegi ezagunek haien tokia izango dutela aurkezleei laguntza eskaintzeko. Bertan izango dira, besteak beste, Xabier Saldias, Fran Urias (Hesian, Zelanda) edo Imuntzo musikariak.

Abestiaren grabazioa bera ere erronka garrantzitsua izango da 'SOS Kantak Arriskuan' saioko hiru gidarientzat. Izan ere, kantatzeko prest dauden herritarrak topatu beharko dituzte eta horretarako castinga egingo dute. Jendea elkarrizketatu ostean, euren artean hizketan ikusiko ditugu, rol bakoitzerako pertsona egokia nor den, eta ahotsak eta instrumentuak nola enpastatu zehazteko. Azkenik, abestia aurkezteko ekitaldia egingo dute herritarren aurrean, prozesuan grabatutako irudiak erakutsiz.

Hori nahikoa ez balitz, gainera, aurten ere, saio ezberdinetan entzuten diren abesti guztiak Spotify plataforman entzungai egongo dira. Beraz, ez pentsatu, eta jar zaitez ETB 1eko eta eitb.eus-eko pantailen aurrean ostegun honetan, 22.30ean, itsuak eskribaua zergatik engainatu zuen jakiteko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'SOS Kantak Arriskuan', itsuak eskribaua zergatik engainatu zuen jakiteko