Borrar
'Sortaldekoak' poema-liburuaren azala.
'Sortaldekoak' poema-liburua argitaratu du Hedoi Etxartek

'Sortaldekoak' poema-liburua argitaratu du Hedoi Etxartek

Egilearen hirugarren poesia lana da, eta bederatzi urte igaro dira argitaratu zuen bere azken lanetik

Paul Picado

Miércoles, 27 de octubre 2021, 18:29

Hedoi Etxarte euskal idazle nafarrak hirugarren poema-liburua argitaratu berri du, 'Sortaldekoak' izenekoa. Bederatzi urte igaro dira poesiaren arloan argitaratu zuen bere azken lanetik. Idatzizkoaz gain, zenbait poemarekin ikus-entzunezko lana ere prestatu du, hala noa, 'Zerua eta sua' poemarekin. Dagoeneko Hodei Etxarteren YouTubeko kanalean ikusgai dago, hemen.

'Sortaldekoak' lanean eguneroko xehetasunei erreparatzen die poemen bidez. Lau zati ditu liburuak eta zati bakoitza hamasei poemaz osatuta dago. Guztira, 64 poema daude, beraz, 136 orrialdetan.

Hedoi Etxarte idazlea izateaz gain, biolin-jotzailea ere bada. Berez, biolin ikasketak eta Itzulpengintza eta Interpretazioa ikasi zituen, baina hainbat lan idatzi ditu, besteak beste, poesia, nobela grafiko eta saiakera arloetan. Itzulpen bat ere egin du, eta musikari dagokionez, Fermin Muguruzaren zenbait kantetan aritu da biolina jotzen. Bestalde, Mikel Laboaren omenez egindako 'Txinaurriak' izeneko diskoan parte hartu zuen.

Poesiaren arloari dagokionez, 2008. urtean kaleratu zuen lehen lana, 'Suszko lilia' izenekoa, eta 2012an bigarrena, 'Sinplistak' izenekoa. Tarteka, 'Ihes ederra' nobela grafikoa plazaratu zuen 2009. urtean, eta itzulpen lana 2007. urtean egin zuen. André Franquinen 'Gaston Lagaffe 10. albuma' izeneko lana izan zen. Azkenik, saiakerari dagokionez, 'Wagner auziaz : Wangermée, Clément, Zizek, Badiou' lana kaleratu zuen.

Gaur egun, Iruñean dagoen Katakrak liburu dendako kidea ere bada, eta zenbait egunkaritan kolaboratzaile gisa aritzen da. Esaterako, Berria egunkariko Larrepetit izeneko atalean idazten du larunbatero.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo 'Sortaldekoak' poema-liburua argitaratu du Hedoi Etxartek