Sorpresa Brasilen
Bete-betean ·
Bere aurkariak izandako eskuineko politikariek Lularekin bat egin dute, eta hala ere emaitza oso onak lortu ditu Brasilen ultraeskuinakSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Bete-betean ·
Bere aurkariak izandako eskuineko politikariek Lularekin bat egin dute, eta hala ere emaitza oso onak lortu ditu Brasilen ultraeskuinakLuis Inazio 'Lula' Da Silva, PT Langileen Alderdiko buruak ondo lotuak zituen aliantzak eta apoioak joan den igandean izan ziren hauteskundeetan gehiengo absolutuz aukeratua izateko eta, ondorioz, bigarren txandarik gabe Brasileko presidente izateko. Hala uste zuen, eta horrela aurreikusten zuten inkestek. Izan ere, Geraldo Alckmin eskuineko politikari ezaguna sartu zuen bere hautagaitzan presidenteorde izateko, PTren aurkaria izan zen Marina Silva ekologistaren apoioa lortu zuen, Cardoso zentroko presidente ohiarena ere bai, eta herrialde hartan oso indartsuak diren eliza ebanjelikoei zenbait keinu egin zien (nork esan AEBn jatorria duten eliza ultrakontserdore horiek Askapenaren Teologiaren jaioterrian arrakasta izango zutenik). Hala eta guztiz, Bolsonaro eskuin muturreko presidenteak emaitza oso ona izan du (%43,20), bai eta bere alderdiak ere Parlamenturako bozketan eta estatuetako gobernadoreak aukeratzeko orduan (Rio de Janeiro eta Sao Paulon, bereziki). Bigarren txandan Lulak irabaziko du segur aski, baina oso zaila izango du gobernatzea bere aliantzen heterogeneotasunagatik eta bolsonarismoaren indarragatik. Sare sozialak maisukiro erabili dituzte presidentearen jarraitzaileek, gezurrak eta gorrotoa zabalduz, baina, nolanahi ere, ukaezina da ultraeskuina sendo errotu dela Brasilen; Hungarian, AEBn edo Italian bezala.
Zer dira gero eta indar handiagoa hartzen ari diren eskuin muturreko alderdi edo mugimenduak? (aipatu herrialdeetan ez ezik, Suedian, Frantzian eta beste hainbatetan ere bai). Antidemokratikoak al dira? Faxistak? Amankomunean dutena da etorkinen aurkako jarrera, xenofobia kutsu handi batekin, diskurtso oso identitarioak, eta haietako askoren emakumeen eta pertsona homosexual eta transexualen eskubideen aurkako iritziak. Autoritarismoa ere bai, agindu edo agintzen duten lekuetan argi geratu den bezala. Demokraziaren aurkakoak al dira? AEBn Trump eta trumpistek hauteskundeen emaitzak ezereztu nahi izan zituzten. Brasilen beldur hori badago (Bolsonaro militar ohiak apoio oso sendoak ditu Armadan). Ziurgabetasuna eta haserrea errotzen ari diren herrialdeetan erraz zabaltzen dira ultraeskuin berri honek erabiltzen dituen gezurrak, mezu demagogikoak eta politikarien edo gutxiengoen aurkako ideiak. Pentsaezina da gaur-gaurkoz Hitlerrek hauteskundeak irabazi eta gero egin zuenaren antzekorik gerta daitekeenik, baina estremismo agresiboaren haziak sustraitzeko kondizioak aurkitzen dituenean ezin da ezer onik espero. Har diezaiogun horri aurrea.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.