
Sorotan Bele Gogoan egitasmoak euskal talde honen nondik-norakoak birpasatuko ditu bere sorreraren 30. urteurrenean
EUSKAL MUSIKA ·
90eko hamarkadan oso ezaguna egin zen Euskal Herrian barrena musika talde hauxeSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
EUSKAL MUSIKA ·
90eko hamarkadan oso ezaguna egin zen Euskal Herrian barrena musika talde hauxeUNAI SARRIUGARTE
Domingo, 12 de enero 2020, 00:36
Sorotan Bele Gogoan egitasmoak euskal talde honen nondik-norakoak birpasatuko ditu bere sorreraren 30. urteurrenean. 90eko hamarkadan oso ezaguna egin zen Euskal Herrian barrena musika talde hauxe. Desagertu zenetik urte asko igaro badira ere, zaleek gogoan dituzte oraindik eskaini izan zituzten momentu paregabeak.
30 urte beteko dira aurten musika banda hauxe jaio zenetik. Horren harira, zenbait eragilek Sorotan Bele Gogoan ekimena jarri dute martxan. Ikuskizun honek musika herrikoia izango du ardatz. Hala, Sorotan Bele taldeko kide ohiak diren Urbil Artola eta Gorka Sarriegi herriz herri abiatuko dira eta udalerri bakoitzeko bandekin elkarlanean kontzertu ezberdinak eskainiko dituzte. Bertan Sorotan Beleren kantu ezagunak abestuko dituzte. Hortaz, gauzak errazteko Xabier Zabalak kantuen hainbat partitura moldatu ditu.
Sorotan Bele Gogoan egitasmoak kantu hauek itxitako ondarea transmititzea du xede. Era berean, aspaldiko doinuak gogoratuko dituzte, eta, herriko banda ezberdinekin batera, publikoak eta musikariek elkarrekin abestuko dute. Taldearen sorreratik 30 urte bete direnez, aukera aproposa ikusi dute antolatzaileek Sorotan Beleren musika berriro ere oholtza gainera eramateko.
Hortaz, Sorotan Belek eskua luzatu die herrietako musika banda ezberdinei, ikuskizun honetan esku hartu eta kantu ezagunak euren herri edo auzoetara hedatzeko. Baga Biga diskoetxea dabil kontzertuotako kontratazioa moldatzen.
Sorotan Bele Hondarribiko zelta musika taldea da, 1992. urtean jaioa. Folk-rock estiloko musika joz 1990eko hamarkadan Euskal Herrian ezagunak egin ziren. Zazpi taldekidez osatua zegoen banda. Euskadi Gaztearen Maketa Lehiaketaren irabazleak izan ziren eta lehen diskoa sortu eta urte batera atera zuten, 40.000 ale salduz. Taldeak azken kontzertua Irunen eman zuen 1996ko azaroaren 30ean.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Recomendaciones para ti
Favoritos de los suscriptores
Noticias recomendadas
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.