Borrar
Sormenaren gorazarrea

Sormenaren gorazarrea

Paloma Rodríguez-Miñambres

Viernes, 19 de noviembre 2021, 20:29

Lehen orrialdeetatik sumatzen da Irati Jimenezek zenbaterainoko mirespena sentitzen duen Harkaitz Canoren 'Neguko zirkua' (2005) obrari buruz. Izan ere, arreta handiz arakatu du idazlearen ipuin bilduma hori saiakera mamitsu honetan, zeinak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno XXI. Saria jaso duen.

Abilezia eta gaitasuna erakusten ditu 'Neguko zirkua'ren elementu giltzarriak aurkitzeko: gizakia, bizitza, arima, literatura, sormena. Istorioen hondoraino heltzen da Jimenez eta irakurketan zehar eskutik oraturik garamatza, aukeratutako egiturak obraren interpretazioan laguntzen baitu. Lehendabizi, euskal letretan Canoren liburuaren garrantzia justifikatzen du sarreran, literatur kritiko eta adituek zer harrera egin zioten gogoratuz. Era berean, autorearen eleberrigintza (bikaintasuna) eta ipuingintza (maisutasuna) artean bereizteaz gain, sormenaren gaineko hausnarketa sakona bezain argigarria gauzatzen eta liburua ulertzeko proposamena egiten du, ipuin bakoitzaren fitxa aurkeztuz; sinopsiaren berri ematen du, sinboloen presentziaz ohar-tzen da bai eta esaldi bateko laburpena eta istorioaren kokapena egiten ditu jarraian datozen ipuinen zentzua eta obra osoaren barrenak azaleratzeko.

'Ogia eta zirkua'

  • Irati Jimenez Erein. 172 orr. 16 euro

Bestalde, saiakera hau ez da soilik adituentzat; aitzitik, tonu akademikoari itzuri egiten dio Jimenezek; hurbila suerta-tzen da eta horren meritua informazioaren egituran datza, lehen esan bezala, hemeretzi ipuinen adieraren geruza desberdinak azter-tzen eta agerian ipintzen baititu. Berak sentitzen duen mirespena irakurleari helarazten dio, hain modu pertinentean Canoren gakoak deskubritzen eta irakurleokin konpartitzen dituelarik. Euskal idazle onenetako bat hobeto ezagutzeko parada ematen digu liburu honek. Dena dela, bitxia iruditu zait orrialde guztietan zenbait esaldi letra lodiz ager-tzea, ez direlako beharrezkoak irakurketa errazteko.

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sormenaren gorazarrea