Urgente Un incendio en un bloque de viviendas desata la alarma en Basauri
Parte hartzaileek haragi, arrain eta estilo libreko pintxoak aurkeztuko dituzte. Sondikako Udala

Sondikak udalerriko pintxorik onenak sarituko ditu

Sondika Pintxotan lehiaketaren laugarren edizioa martxan da; haragi, arrain eta estilo libreko pintxoen atzetik dabiltza

Zurekin

Lunes, 27 de febrero 2023, 11:17

Lerdea dariola jarriko gara. Pintxo gozoak dastatu nahi? Sondikan egin behar dugu etenaldia, beraz. Izan ere, hiru asteburutan, sondikarrek eta bisitariek herriko pintxorik onenak aukeratzeko beta izango dute. Hain zuzen, udalerriko lau ostalaritza-establezimendu izango dira aurrez-aurre Sondika Pintxotan lehiaketan. Hori bai, taberna bakoitzak haragi, arrain eta estilo libreko pintxoak egin beharko ditu. Gainera, txapelketa laugarren edizioan murgilduta dabil aurten.

Publicidad

Lehiaketaren lehenengo jardunaldia iragan larunbatean hasi zen. Orduan, haragiarekin egindako pintxoa izan zen. Martxoan, 18an, hain zuzen ere, arrainarena gailenduko da, eta apirilerako utzi dute estilo librekoa.

Baina nora jo behar dugu pintxo gozo hauek dastatzeko? Parte hartuko duten tabernak lau dira: Amets, Miren eta Juantxu, Txinto eta Sondikako Batzokia. Hori bai, probatu nahi badituzu, ezin zaitezke martxoaren 18 eta apirilaren 15eko edozein ordutan hurbildu. Izan ere, pintxoak 20.00etatik 22.30era dastatzeko beta izango da, 1,5 euroren truke.

Taberna bakoitzak pintxo bakarra aurkez dezake txapelketara eta bezeroen botoez gain, epaimahai bat ere izango da, irizpide hauek kontutan izango dituztelarik: pintxoaren aurkezpena, lehengaien kalitatea eta oreka, zaporea bere osotasunean eta asebetetzea eta originaltasuna.

Noski, lehiaketak sariak izango ditu. Horrela, Sondikako Udalak txapela eta garaikurrak banatuko ditu taberna garaileen artean. Berriz, pintxo modalitate bakoitzeko bezeroen botoen artean Izarza Jatetxean bi lagunentzako bazkaria edo afaria ere eskainiko ditu. On egin!

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad