Borrar
El Euromillones del viernes: comprobar resultados del 31 de enero
Sondikak marrazketa, eskulan eta joskintza tailerrak antolatu ditu

Sondikak marrazketa, eskulan eta joskintza tailerrak antolatu ditu

Izena emateko epea urriaren 7ra arte egongo da irekita eta talde ezberdinak antolatuko dira ahalik eta jende gehien parte hartzeko

Lunes, 28 de septiembre 2020

Lehenengo proiektua irudikatu zuten, gero horri forma eman zioten eta orain jendearen parte hartzearekin programa berriro 'janztea' baino ez zaie falta. Berez, aurrekoa edozein proiektuk jarraituko lukeen prozesu berdina litzateke, baina kasu honetan erabateko zentzua hartzen duten hiru urrats dira. Izan ere, Sondikak beste urte batez aisialdi ikastaroak antolatuko ditu non marrazketa, eskulanak eta joskintza tailerrak landuko dituzten. Horietan izena emateko epea dagoeneko irekita dago eta urriaren 7ra arte apuntatu ahalko da udalerriko liburutegian.

Ikastaroa hiru ardatz horietara mugatzen da, baina azpitik talde ezberdinetan antolatuta egongo dira apuntatutakoak segurtasun neurriak bermatzeko. Egungo egoera berria kontutan hartuta, ahalik eta jende gehien parte hartu ahal izateko bidea izatez gain, bada ere bakoitzaren egutegira hobekien datorren taldera gehitzeko aukera. Ez da horrelakorik emango, adibidez, marrazketaren kasuan, lau multzotan banatuta egongo direlako adinaren arabera. Gainontzeko bietan, ordea, ez da inolako bereizketarik emango.

Eta ez kezkatu zure maila hasi berria bada edo txikitatik landutako mundua bada, guztiak biltzen direlako tailerretan. Aukera bada, beraz, norbanakoak duen talentua indartzeko edo betidanik izan duen ametsa betetzeko, eta hori betetzeko gainera laguntza jasoko du. Polita izango da eboluzio hori jarraitzea; pintzela hartu eta aurreneko koadroak margotzen hastetik, azken egunean eskuekin egindako eskulanera arte. Lana, hori bai, bakarka egingo da eta ikasle bakoitzak bere materiala eraman beharko du gelara.

Egutegi ezberdinak

Aurten, materiala ez da lan egiteko behar den horretara mugatuko, segurtasun alorrean ere zentratuko baita: maskararen erabilera, distantzia gordetzea, sintomak edukitzekotan ez joatea eta eskuak uneoro garbitzea. Berebiziko garrantzia du batean ere hutsik ez egiteak, izan ere lortutako plaza galtzeko arrazoietako bat osasun-neurriak ez betetzea baita. Bestea, hiruhileko klaseen %20 baino gutxiagora ez joatea. 

Izena emateko epea bukatu eta bi egunetara jakinaraziko dira onartutakoen izenak. Horiek, bi orduko klaseetan parte hartzeko aukera izango dute. Egutegia ez da guztientzat berdina. Marrazketaren kasuan, adibidez, nagusiak izango dira astean birritan batuko diren bakarrak pinturekin duten trebezia hobetzeko, gazteek behin baino ez dira joango. Eskulanean, ordea, zehaztuta dago dagoeneko zeintzuk diren talde bakoitzaren klaseko bi egunak. Maiztasun txikiena joskintzan ematen da, non hamabost egunean behin izango duten eskola, eta horietan askoz jota bost ikasle egon ahalko diren.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sondikak marrazketa, eskulan eta joskintza tailerrak antolatu ditu