Udaberria Sondikara heldu da. Modu alai eta bizi batean, gainera. Urtero bezala, Udalak balkoiak apaintzeko lehiaketa bat antolatuko du, udalerriari kolorea emango dion ekitaldi bat loratuz. Izan ere, ez da izango burura datorkigun txapelketa arrunta, honen helburua etxeetako txoko hau -itxialdian urrea bilakatu zen txokoa, hain zuzen- landareekin apaintzea da, arnasa hartzeko espazio honi erabateko zentzua emanez.
Publicidad
Txapelketan erroak landatzeko lehendabizi bertan erroldatua egon behar da. Eta landareak ureztatzen hasi aurretik, Udal liburutegian izena eman behar da apirilaren 23a baino lehen. Inskribatu diren guztiek maiatzaren 15ean (9.00etatik, 12.00etara bitartean) Goiri Erdiko plazak lorak jasoko dituzte, horiekin apaindu behar baitituzte balkoiak. Landareak Udalak banatuko ditu. Beraz, denek helduko diote erronkari puntu berdinetik, ezingo baita aurretik inolako lanik aurreratu.
Balkoiak ekainaren 14 eta 15ean prest egon beharko dira, egun horietan epaileek balioetsiko baitituzte. Diseinua osatzeko objektu apaingarriak onartzen diren arren, lehiaketarako banatutako landareez egindako apainketak balioetsiko dira bakarrik. Konposizio orokorra balioetsiko da, kolorebizitasuna. Eta adi, ez baitira kontuan izango identifikazioa jarrita ez duten balkoiak ezta ere kaletik ikusten ez diren identifikaziodunak.
Bi kategoriatan har daiteke parte. Batetik, familia bakarreko etxebizitza eta etxe atxikiak. Bestetik, etxebizitza-blokeak. Kasu bakoitzean bi sari banatuko dira, 150 eta 100 eurokoak, lehenengoari eta bigarrenari, hurrenez hurren. Lehiaketak dagoeneko hazia landatu du, irudimenaren erroarekin hazteko zain.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.