Borrar
Urgente Grandes retenciones en La Avanzada, el Txorierri y Malmasín por varios accidentes
Kirol honen jardunaren lehendabiziko aztarnak K.a. 2.500. urtekoak dira. TURISMO EUSKADI
Sokatirari buruz ez dakizkizun hamaika gauza

Sokatirari buruz ez dakizkizun hamaika gauza

XX. mendearen hasieran munduan hain famatu bilakatu zen, non 1900 eta 1920 urteen bitartean olinpiar kirola izatera ailegatu zen

UNAI SARRIUGARTE

Viernes, 9 de abril 2021, 19:19

Sokatira nazioartean jokatu ohi den herri kirol bat da, bertan hainbat partaidek osatutako bi taldek soka baten alde bietan jarrita, sokalari bakoitzak bere aldera tira egin behar duelarik. Talde bakoitzak bestea markatutako marratik kanpo utzi behar du. Joko honen funtzionamendua erraz xamarra dela esan genezake. Dena den, joko honen inguruko hainbat xehetasunek gaur egun ere ezazagunak izaten jarraitzen dute. Hortaz, xehetasunok ezagutzera emango ditugu oraingoan.

Aipatu bezala, bi talde lehiatu ohi dira norgehiagoka hauetan, talde bakoitzean orotara zortzi pertsonak esku hartzen dutelarik. Talde bakoitzeko pertsona batek, aldiz, taldea gidatzeko lekukoa hartzen du bere gain. Diziplina honetan bitxi xamarra den beste kategoria bat partaideen pisuarena da. Izan ere, partaideen pisuaren arabera erronka ezberdinak daude kirol honetan. Guztira sokatiran bost kategoria ezberdin daude, hala nola, 525, 560, 640 eta 720 kilogramoko kategoriak, baita pisu librekoa ere.

XX. mendearen hasieran munduan hain famatu bilakatu zen, non 1900 eta 1920 urteen bitartean olinpiar kirola izatera ailegatu zen. Harrezkero, nahiz eta Olinpiar Jokoak lau urtetik behin antolatu, horien antolatzaileek ez dute berriro ere sokatira bertan kirol ofizial bezala aurkeztu.

Euskal Herrian (Nafarroan eta Euskadin) jokatzeaz gain, Espainiar Estatuko beste zenbait autonomia erkidegotan ere praktikatu egiten da, Kantabrian eta Asturiasen, tarteko, bertan 'Tira d'soga' edota 'Tirasoga' izenekin ezaguna delarik. Bestalde, nahiz eta tradizionalki herriko plazetan nahiz frontoietan sokatiran jardun, urteen poderioz lursailetara eraman da kirol honen praktika, beste herrialde batzuetan egindako praktikak aintzat hartuz.

Bere jatorria ez dago batere argi, baina nazioartean mendeetan barrena hainbat herrialdetan jokatu izan da sokatirara: Asian (Birmania, Borneo, India, Korea), Afrikan (Kongo), Ipar Amerikan (Hawaii, Kanada), Ozeania (Zeelanda Berria) edota Europan (Grezia), besteak beste.

Kirol honen jardunaren lehendabiziko aztarnak K.a. 2.500 urtekoak dira. Izan ere, Egiptoko hilobi batean, sokatira kirol gisa marraztuta ageri omen da. Era berean, K.a 500. urtean Grezian, olinpiar jokoen sehaskan, bertako kirolariek sokatira lehiakortasuna eskaintzen zuen kirol bezala erabiltzen zuten. Horrez gain, K.o. XII. eta XIV. mendeen artean kirol hau Txinara, Mongoliara eta Turkiara hedatu zen, enperadoreen arteko ohiko kirol praktika bilakatu zena.

Europara, berriz, XIX. mendean iritsi zen. Lehendabiziko urteetan klubetan antolatzen ziren horretan lehiatzeko. Hala, urteek aurrera egin ahala horren inguruko federazio ezberdinak jaiotzen hasi ziren. Euskal Herrian sokatira masiboki ezagutzera eman zen lehendabiziko aldia 1915. urtean izan zen, Euskal Jaiaren baitan Atotxan antolatu zuten ikuskizunaren harira.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sokatirari buruz ez dakizkizun hamaika gauza