

Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
UNAI SARRIUGARTE
Domingo, 20 de septiembre 2020, 22:41
Sojaren ekoizpenak nazioarteko baso tropikalak suntsitzen laguntzen du. Izan ere, Rainforest Norway eta Ecologistas en Acción nazioarteko Gobernuz Kanpoko Erakundeek ingurumen gatazkak eta gatazka sozialak aztertu berri dituzte, eta, ondorio horretara iritsi dira. Gaur egun aktiboki dagoen laborantza sistema hondatu daitekeela, alegia.
Brasilgo Amazonia basoa ikertu dute bi GKEek. Azken hilabeteotan bertan izan diren suteak itzelak izan dira, eta, are gehiago uda partean. Era berean, soja produzitzen den laborantza lurrak hedatzeko suaz baliatzen dira, eta horrek milaka hektarearen suntsiketa eragin du, pasa den urtean 6.000 kilometro kiskaltzera ailegatuz, aurreko urtean baino %80 lursail gehiago, hain zuzen ere.
Brasilgo Gobernuak aditzera eman zuenez, hondatutako basoen %80 abeltzaintzarako enplegatzen ziren. Baina, adierazpenak egin eta gutxira Animalien Berdintasunerako erakundeak sojaz goraino zeuden hainbat kamioi antzeman zituen erretako esparru horietako batera zetozenak.
Kiskalitako lur horiek sojaren laborantza lursail gisa merkaturatzen dira. Hala, Rainforest Gobernuz Kanpoko Erakundeak ezagutzera eman duenez, aurtengo uztailean 6.820 sute erregistratu dira Amazonasen eta beste 5.663 El Cerradoko zonaldean. Gainera, ingurugiroa hondatu eta larrialdi klimatikoa areagotzeaz gain, esparru horietan bizi diren indigenen lekualdatzea eragiten du egoera horrek.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
El PRC elegirá en primarias al sucesor de Miguel Ángel Revilla el 4 de mayo
El Diario Montañés
Publicidad
Publicidad
Noticias recomendadas
Pastillas, cadáveres en habitaciones distintas... la extraña muerte de Gene Hackman y su mujer
Oskar Belategui | Mercedes Gallego
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.