NAHIKARI CAYADO
Viernes, 3 de enero 2020, 23:38
Jaialdi edota Gabon egun hauetan oso ohikoa da gure zeruak iluntzean su artifizialen argi koloretsuekin argituta ikustea. Argi hauek danbada soinuez batera doaz. Ezer arraroa askorentzat, 'normala' bezala ezagutzen baitira zuziriek eragiten dituzten soinu handiak. Halere, badaude danbada hauekin txarto pasatzen dutenak eta benetan sufritzen dutenak. Haien artean adibidez, autismoa bezalako gaixotasunak dauzkaten pertsonak kokatzen dira, eta baita txakurrak edota bestelako animaliak.
Publicidad
Horregatik hain zuzen, badaude hainbat herrialde soinurik gabeko su artifizialak saltzen dituztenak. Esate baterako adibidez, Erresuma Batua. Orain dela gutxi ezagutzera eman dutenez, hirugarren enpresa bat gehitu da ekimen honetara. 'Mirror' aldizkariak aditzera eman duenez, 300mila pertsona baino gehiagok sinadurak batu zituzten danbada soinuak dituzten su artifizialak debekatzeko. «Publikoarentzako molestia handia dira su artifizialak: animaliak izutzen dituzte, baita haur txikiak eta fobia edo bestelako trastornoak dituzten pertsonak ere», adierazi zuten beraien idatzian.
Erresuma Batuko Gobernuak kexu hauek entzun egin ditu, halere ez du debekatzearen ideia begi onez ikusi. Izan ere, supermerkatu handietako enpresariak izan dira dinamika hau sustatzea erabaki dutenak. Momentura arte beraz, eta esan bezala, egun hiru dira zarata handirik helarazten ez dituzten su artifizialak saltzen dituzten enpresak. Soinua ez da guztiz desagertzen, baina zarata «ein handian» gutxitzen omen da. Era horretan, jaiegunek guztien ongizatea bermatzen dute, inolako bereizketarik egin gabe.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.