Badaude abesti batzuk, denbora eta espazio zehatz batera bidaltzen nautenak. Ez dira beti, ez, gustuko ditudan kantuak, izan ere horietako batzuk gorrotagarriak egiten zaizkit, baina garai jakin batean airean zeudenez gero, une haiekin loturik geratu dira betiko.
Publicidad
Hamar urte nituela, batxilergoa hasi nuen beste ikastetxe ... batean. Ordu arte, lehen irakaskuntzan, mojak izan nituen beti maistra. Moja bakar bat ikasturte osorako. San Francisco Javier izeneko ikastetxe berrian dena ezberdina izango zen: ikasgai bakoitzak irakasle eta liburu ezberdinak izango zituen eta gainera, nire bizitzan lehen aldiz, uniformea eraman beharko nuen. Dena beldurgarria egiten zitzaidan egun hotz haietan. Errealitate berrietara moldatzen ari nintzela, buruan bueltaka nuen ahaztutako kantu bat: 'Good Morning', Los Puntos taldearena. Garai hartatik oso gutxitan izan dut doinu tuntun hori berriro entzuteko parada, baina, zin egiten dizut: kasualitate hutsez abestiarekin topo egin dudan bakoitzean, orduan eztarrian nuen korapilo bera igartzen dut berriro, ezinbestean.
Horrelako zerbait gertatzen zait, baita ere, Mecanoren lehenengo elepearekin eta areago 'Cenando en París' izeneko abestiarekin. Soldaduska egiten nengoelarik konpainiako 'kaporal furrierak' egunero jartzen zuen kasetea, janzten ari ginen bitartean. Garai hartako Donostian Lertxundiren 'Nere Herriko Neskatxa Maite' entzuten zen nonahi, berriki irratian entzun dut berriro eta zurrunbilo moduko bat nabaritu dut urdail-aldean.
Horrelako egonezina sortzen zait, era berean, 'I'm Still Standing', Elton Johnen kantua entzuten dudan bakoitzean. Nire lehenengo neska-lagunarekin nuen harremana maldan behera zihoala, beste neska batekin enroilatu nintzen. Gau hartan modan zegoen abesti hura behin eta berriz entzun zen diskoteka hartan eta egonezin horretara bueltatzen naiz aditzen dudan bakoitzean.
Sekula ez naiz sineskeriatsua izan, baina bolada batean kantu batek zorte txarra ematen zidalakoan egon nintzen. Simon & Garfunkelen 'The Sound Of Silence' entzun eta gutxira ezusteren bat gertatzen zitzaidan... Behin eta berriz nire buruari esan diot hori gaindituta dagoela, baina...tira, ez badut aditzen...hobe.
Publicidad
Baina une bikainetara eramaten nauten doinuak ere badaude: Dolores Vargasen 'Achilipú' abestiak, adibidez, hamar urterekin Haro herrian familiarekin igarotako uda ahaztezin batean kokatzen nau; Lou Reeden 'Coney Island Baby' entzun bezain pronto 1976. urteko Bartzelonan nago Txus lagunarekin, pil-pilean zegoen mundu berri bat deskubritzen.
Badaude gure bizitzan gustuko ditugun musikak eta gorroto ditugunak, baina nahi eta nahi ez, badaude batzuk tartean daudenak, nahiz eta guk aukeratuak ez izan. Horrexegatik, batzuetan, denbora pasa ahala, 'hortera' edo 'patxangerotzat' hartzen genuena 'dibertigarri' bihurtzen da; azken finean gure gaztaroko zati batek itzultzeko ahalmena dauka, bi minutuko tarte batean besterik ez bada ere.
Publicidad
Belaunaldi bakoitzari soinu banda ezberdin bat dagokio. Askotan gurea 'askoz hobea' delakoan gaude, gure gurasoenarekin edo gaurko gaztetxoenarekin 'ez baitago konparatzerik'. Beldur naiz harrokeria besterik ez ote den hau. Belaunaldi bakoitzak bere soinu banda dauka, onerako eta txarrerako, baita gainerako belaunaldiek hura ez ulertzeko eskubidea ere.
Accede todo un mes por solo 0,99€
¿Ya eres suscriptor? Inicia sesión
Te puede interesar
Fallece un hombre tras caer al río con su tractor en un pueblo de Segovia
El Norte de Castilla
Publicidad
Utilizamos “cookies” propias y de terceros para elaborar información estadística y mostrarle publicidad, contenidos y servicios personalizados a través del análisis de su navegación.
Si continúa navegando acepta su uso. ¿Permites el uso de tus datos privados de navegación en este sitio web?. Más información y cambio de configuración.