Secciones
Servicios
Destacamos
Edición
Zurekin
Martes, 7 de enero 2025, 12:44
'Piztu Telebista' saioa ETB1eko programaziora itzuliko da asteazken honetan, urtarrilaren 8an, aurreko denboraldietan izandako arrakastaren bermearekin eta aurpegi berriekin. Gabon Zahar gauean emititutako saio berezian ezagutarazi zituzten ikus-entzuleek denboraldi honetan bidelagun izango dituzten zortzi familia berriak. Hala, asteazken gauetan, 22.20etik aurrera, telebistako programak komentatzen eta bere erreakzioak ikus-entzuleekin partekatzen arituko dira astero euren etxeko egongelatik.
Saioaren arduradunek nabarmendu dutenez, euskal gizartearen aniztasunaren erakusleiho izaten jarraitu nahi du 'Piztu Telebista'k. Horregatik, jatorri eta harreman mota guztietako sofakideak izango dituzte protagonista denboraldi honetan. Andoaingo bi amonak eta haien bilobak belaunaldien arteko lotura modu dibertigarrian erakutsiko digute. Gernikako kuadrilla jator bat ere ezagutuko dugu, laguntasunaren eta umorearen adibide garbia. Eta ikuspegi freskoa ekarriko digute, berriz, erreakzio ezin dibertigarriagoak dituzten Goizuetako bi lagun minek.
Orain arte bezala, familia guztiek saio berdinak ikusiko dituzte, baina telebista aurrean egoteko duten ohitura eta jarrera ezberdina izango da kasu bakoitzean. Naturaltasunez jokatuko dute, euren etxeetako egongelan telebistari begira. Euren komentario, erreakzio eta eztabaiden bitartez, pertsona horiek hurbilago ezagutzeko aukera izango dugu asteak aurrera joan ahala.
Beraz, 'Piztu Telebista' saioaz gozatu nahi baduzu, jakin ezazu asteazkenero izango dela ikusgai, 22.20ean, ETB1en eta eitb.eus-en.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.