Borrar
Urgente Grandes retenciones en la A-8 y el Txorierri, sentido Cantabria, por la avería de un camión
Sismologia emozionala
Territorios

Sismologia emozionala

Paloma Rodriguez-Miñambres

Sábado, 13 de julio 2024, 00:27

Euskaraz argitaratzen dituzten idazleen artean maiztasun handikoa dugu Itxaro Borda, literatur genero anitzeko obrak jorratu dituen egilea. 2024an poesiara gerturatu da berriro 'Itzalen tektonika' bere hamairugarren poema-liburuarekin.

Nola egituratu duen alea deigarria begitandu zait; alde batetik, 34 poemek 'Epizentro' atal luzea osatzen dute; beste aldetik, 'Erreplikak' deritzotenak birritan azaltzen dira, baina, zenbakizko ordenari erreparatuz, 3tik 1era hasieran eta 1etik 3ra bukaeran (olerki kopuru desberdina 6 multzoetan). Irudia oso indartsua da, modu konzentrikoan, barrutik kanporantz, erdiko poemek besteen erreplikak -emozioen ildoak, alegia- sorrarazten baitituzte. Planteamendu hori abiapuntutzat harturik, hainbat baliabide hauteman ditzakegu liburuan, esate baterako, metaforak, aliterazioak, narraziorako joera, kopla zaharren tankera edo aforismoen antzekoak.

'Itzalen tektonika'

  • Itxaro Borda Susa 120 orr 15 euro

Edozein ataletatik irakurtzen has daiteke, esangura argitasunez helarazten baitzaigu. Bordak ardaztu du liburua honako gaietan: azalaren azpian atzeman ezin dena, sexualitatea, lehenaldiaren gaineko begirada, bizitzak dakartzan eraldaketak edo lurra eta paisaia, izadiarekiko maitasuna islatzen baitu, bisitatu dituen Kataluniako eta Euskal Herriko tokiak bertsoetan agerraraziz.

Halaber, erreferente literario-artistikoak tartekatu ditu; Gandiagaren Elorriren aipamena behin baino gehiagotan, baita emakumezko konpromiso eta identitateari lotutako ahotsak ere, besteak beste, Annie Ernaux, Marcela Delpastre, Maria Mercè Marçal, Chantal Akerman, Monique Wittig eta Joséphine Bacon.

Azkenik, hizkuntzarekiko estimua azpimarratu beharra dago; haren erabilera taxuzkoa bezain eredugarria -nola arakatzen duen hitzaren haraindian- uzten du agerian, ñabardurei arreta jarriz, adierazgarritasuna areagotuz. 'Le mot juste' bilatzen duen idazle oparoa dela erakusten digu.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sismologia emozionala