Borrar
Gernikako gudariak. Maika Salguero
Sirena hotsa

Sirena hotsa

Apirilaren 26ren batean arratsaldeko lauak laurden gutxiagotan Gernika-Lumon egon den edonork sentitu du bat-bateko hotzikara

Sábado, 28 de abril 2018, 23:30

Apirilaren 26ren batean arratsaldeko lauak laurden gutxiagotan Gernika-Lumon egon den edonork sentitu du bat-bateko hotzikara. Sirena hotsak harrapatzen du herrigunea ordu horretan, 1937ko egun berberean zeruan agertu eta azpian zeukatena txikitu zuten hegazkinen gertutasunaren berri ematekoak. Oso momentu berezia da bertakoentzat zein kanpotik heldutako edonorentzat, soinu xume baina indarrez betetako hori gizakien makurkeriaren oihartzun delako, horren aurreko alarma modura baliatzen delako.

Herriaren aparteko sinbolismo aspaldikoak eta horri lotuta Picassok bere margoaren bitartez egindako ekarpenak gerraren zentzugabekeriaren aurkako ikur bihurtu dute Gernika-Lumo. Horrelakoetan erasotzaileek zabaltzen dituzten gezurrak salatzekoa ere, eta txikizio gordinenaren ostean oroimenak bultzatuta aurrera egiteko borondate irmoak eskaintzen duen itxaropenarena.

Hari horri tiraka ekin diote luzaroan gernikar-lumotarrek. Duela 81 urte jazotakoa bere gordintasunean agerian jarri eta egia estaltzeko diktadurapean egindako ahaleginak ozen salatuta; justizia berantiarra nolabait bideratzeko edo, triskantzaren arduradun izan zirenen segidako erakunde-egiturei aitortza keinuren bat eskatuz; bondardaketan hildakoak eta biziraun zutenak gogoan hartu eta omenduz; eta herrien zein pertsonen arteko berradiskidetzeari begirako urrats sendoak eginez.

Zalloko kanposantuan urtero egindako ekitaldi solemnean eta gainerakoetan ertz guzti horiek aipatu eta jorratzen dira. Bonbardaketari buruzko begirada ez delako estatikoa, atsekabera eta arbuiora mugatzekoa. Askoz aberatsagoa da, emankorragoa. Gernikak bakea esan nahi duelako nonahi, hitza gatazkaren gainetik jartzea, borreroak diren horretan agertaraztea.

Ondare etiko ezin baliozkoagoaren gordelari da, eta horren araberako bidegile lana dagokio Gernika-Lumori. Nahikoa zaio historian zeharreko bere ezaugarriei sendo eustearekin, jazotakoari aurre egiteko bonbardaketaz geroztik oparo baliatu eta eskaini dituen horiekin bat eginda jarraitzearekin. Duela 81 urte fanatismo itsuenak erruki gabe erasotu zuen arren, berriro loratu da bizia Batzar Etxe eta Arbola inguruetan. Berriz da bakearen eta demokraziaren sinbolo, inoizko indartsuen. Beste behin garaitu ditu bizikidetza eta askatasun nahiak gorrotoa eta ukazioa.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sirena hotsa