Urgente Grandes retenciones en la A-8, el Txorierri y la Avanzada por la avería de un camión
Simmons Harden defendatzen saiatzen da. Reuters

Simmons eta Hardenen arteko trukeak NBAko merkatua itxi egin du

Harmailatik ·

Lakersek ezetz esan diote Westbrooken eta Wallen arteko aldaketari, eta Ibaka Bucksera iristea gakoa izan daiteke Antetokounmpo txapeldun gisa errepikatzeko

Martes, 15 de febrero 2022, 00:22

Herrialde gutxik dakite Estatu Batuak bezala etengabe berrasmatzearen garrantzia. Garaipena porrota bezain gutxi irauten du, agian gutxiago, eta bidea jarraitzea aukera bakarra dela ondo dakite yankiek.

Publicidad

Horregatik, talde batek norantza galtzen duela sentitzen duenean, ez da arraroa bulegoetatik kirol arloko etorkizunaren bolantea hartzea.

Netsek egin dute. Liga irabazteko faborito nagusiek euren izarretako bat, James Harden, begiak kliskatu gabe baztertu dute. Trukean beste izar bat jasotzen dute: Ben Simmons, denboraldi osoan bere talde ohiarekin jokatzeari uko egin diona. Antolatzaile erraldoiak ia 20 milioi dolar daramatza aurten isunetan lanera ez joateagatik. NBA horrelakoa da.

James Hardenek ondo daki errebalida zer den. Houstongo irteera polemiko batetik igaro zen (han gizendu ere egin zen bere irteera behartzeko), eta, orain, ez zegoen pozik Brooklynen (iaz iritsi zen hara). Horrela, denboraldi erdian, eta arazoak sortu baino lehen, nagusiek Filadelfiara bidali dute.

Ben Simmons, 2,11 metroko antolatzaile australiarra, bestalde, trantsizioan geldiezina eta hirukoak botatzen ez dituena, egungo hamarkadako dominatzaile nagusia izatera deitua dago. Aueten ez du minutu bakar bat ere jokatu Sixerrekin arazo mentalak argudiatuz. Ikusi behako da nolako umorez heltzen den New Yorkera.

Txinparta bat besterik ez da behar NBAn eskualdaketa bat pizteko. Eta Duranten supertaldea eraztuna lortzeko lehian dauden hogeita hamar lagunetatik txarrena da 2022an. Hamar partida jarraian galdu dituzte. Gainera, lesioengatik eta Irvingen txertoen aurkako obsesioagatik 16 partidatan besterik ez dira Durante, Harden eta Irving batera kantxan izan. 13 garaipen lortuta, bai, baina urte oso baterako ez dira nahikoak.

Publicidad

Philadelphian, aldiz, eguzkia dir-dir dago Simmons matxinatu zenetik. Embiid da jaun eta jabe, Sixerren izar eta erreferente bakarra bihurtu ondoren. 30 puntu eta 15 errebote baino gehiagoko partidak lotzen ditu. Aurten bai, Pennsylvaniakoak txapelketa irabazteko moduan dira.

Akordioarekin Netsak beldurgarriak dira berriro, bertikaltasunean eta aldakortasunean falta zaien guztia ematen duen Simmons batekin. Kontraerasoan, Durantekin, aizto bat bezala izango dira. Eta, gainera, Seth Curry ere fitxatu dute. Stephenen anaia txikia munduko triplistarik seguru eta fidagarrienetako bat da.

Publicidad

Embiidi, aldiz, kanpoaldeko lagun ezinhobea jartzen diote. Harden eta Embiid saskibaloiko piztiak dia. Oihaneko erregeak dira biak eta landa ezberdinetan ehizatzen dutenez ez dira ostopatuko, Embiid eta Simmosekin gertatzen zen moduan.

Pibot kamerundarrak ez du bolarik behar. Abantaila txiki bat ematen badiote, saskiratzen du. Hardenek orain baloia nahi duen denbora guztia izango du eskuetan perimetroan nahi bezala egin eta desegiteko.

Publicidad

Gainerako taldeak, jakina, ez dira atzean geratzen. Oihartzun gutxiagorekin bada ere, Serge Ibaka espainiarra Milwaukeera iritsi izana ere garrantzitsua da. Bucksek, egungo txapeldunak, faborito guztiak garaitzen ditu Giannis Antetokounmporen emanaldi estratosferikoekin. Oraindik bere bi ezkutariak ditu, Middleton eta Holiday, neke-zantzurik gabe. Beraz, pibotaren posizioa indartzea, errebote errazak ziurtatzea greziarrak are gehiago aurka saskiratzeko, funtsezkoa izan daiteke play offetan.

Mendebaldean, aldiz, Lakersek ez dute lortu Westbrook beste pieza batengatik aldatzea. Bazirudien Rocketsak berarekin geratuko zirela John Wall, jokatzeari uko egiten dion beste bat, Kaliforniara bidalita, baina angeluarrek draftaren lehen txanda bat gehitu behar zuten akordioan eta Los Angelesekoek ezetz esan zuten. Buyout-era joango dira, hau da, taloitegia eskuan dutela fitxatzera.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad