Zenbat ordainduko zenuke kontzertu batengatik? Jarabe de Palok abesten zuen bezala, 'depende'. Ikuskizuna nolakoa izango den, artista edo banda zein den, nazioarteko mailan dauden... faktore ugari daude. Baina egia da azken hilabeteetan ikusle askok zuzenekoen sarrerak gero eta garestiagoak direla salatu dutela. Musikariak, teknikoak eta bestelako langileak soldata on bat jaso dezaten bada, ederto. Zuzeneko ikuskizunen industriak kalte handia jaso zuen pandemia garaian eta egoera horri buelta ematea oso garrantzitsua da.

Publicidad

Kontua da, tamalez, dirua ez zaiela berdin langile guztiei heltzen. Askotan enpresa promotoreak dira benetan aberasten direnak gainontzeko teknikariak hilabete amaierara zailtasunekin ailegatzen diren bitartean. Sarrera bat oraintzen dugunean, Berri Txarrak taldearen abestiaren antza, duintasuna da exijitzea zilegi den gutxieneko hori.

Hori bai, 3.000 euro eskatzea Beyoncé, Bruce Springsteen edo Madonna eszenatoki gainean ikusteagatik gehiegikeria da. Horrekin, argi dago argiak edo soinua kontrolatzen duten langileek ez dutela ezer irabazten. Hiru artista hauei buruz hitz egiterakoan, agian, pentsa dezakezu horrelakoak batez ere, hemendik hurbil ez direla gertatzen. Baina duela egun gutxi batzuk Madrilen gertatutakoa oso esanguratsua izan da.

Polemika bati nola aurre egiten diogun onuragarria izan daiteke azkenean. Halako zerbait gertatu zaie Lori Meyers taldekoei. Urte amaieran Madrileko Wizink Center aretoan joko dute. Hasiera batean sarrera VIP batzuk atera zituzten. Garestienak 300 euroan zeuden. Lekurik onena eta, agian, esperientzia bikaina. Baina, ziur garestiegia, elite batzuei zuzenduta. Sare sozialetan kritika ugari egon ziren, ez zeukalako inolako zentzurik.

Granadako bandak 'golden' atal horrekin amaitzea erabaki zuen. Sarrera guztiek salneurri bera dute dagoeneko. Lana ordaindu behar da, noski, baina kultura eskuragarria izan behar da guztiontzat.

Este contenido es exclusivo para suscriptores

Accede todo un mes por solo 0,99€

Publicidad