Borrar
León Benavente kontzertu batean. Avelino Gómez
Sarrera bat, talde bat
Buru-belarri

Sarrera bat, talde bat

León Benavente taldeak Bilboko Santana 27 aretoan jo zuen larunbatean

Miércoles, 18 de diciembre 2024, 07:39

Kontzertu eguna berezia da beti niretzat. Eta aurreko larunbatean León Benaventeren kontzertura joan nintzen Bilboko Santana 27an. Bi urte itxaron behar izan nituen berriz zuzeneko batean ikusteko. Laukotea areto batean entzuten nuen lehenengo aldia izan zen, arrazoi batengatik edo bestetik, beti jaialdietan egin nuen topo haiekin. Horrexegatik bereziki gogotsu nengoen. Azkenean aretoetan sortzen den xarma, normalean ezin da lortu milaka pertsonen aurrean.

Zuzenekoan Abraham Bobak bueltak eta bueltak eman nizkion esaldi bat esan zuen: «Eskerrik asko kontzertu bakarra ikusteko sarrera erosteagatik». Lehen jailadiez gain aretoetara joatearen beharrari buruzko hitzak entzun ditut. Beste abeslari eta talde askok maiz gogoratzen dute horren garrantzia. Errepertorio luzeagoa entzuteko aukera dago, musika patxadaz disfrutatzeko, eta batez ere sortzen den konexioa bereziagoa da normalean. Gainera, ekonomikoki onurak ere baditu, salbuespenak salbu. Banda eta teknikarientzat, batez ere. Ezin ahaztu azken hauek ere musika eusten dutela.

Jaialdi batzuk izugarri maite ditut. Txoko honetan halaxe adierazi dut askotan. Azkena Rocken sortzen den giroa benetan berezia da, Sonoramarena urtero egutegian gorriz markatutako data da eta Bilbao BBK Live etxeko balkoitik ikusten dudan eszenatokitik pasatzen diren taldeen maila luxua da nire ustez. Banda berri eta txikiak ezagutzeko aukera bikaina dira eta milaka pertsonek aldi berean gauza bera sentitzea abesti bat entzutean magikoa. Hala ere, ezin ahaztu musika aretoetan egiten dena. Hortxe dago benetako magia.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios

elcorreo Sarrera bat, talde bat