Rauwsalía
Buru-belarri ·
Egun gutxi barru, Rosalíak eta Rauw Alejandrok elkarrekin egindako hiru abesti argitaratuko dituzteSecciones
Servicios
Destacamos
Edición
Buru-belarri ·
Egun gutxi barru, Rosalíak eta Rauw Alejandrok elkarrekin egindako hiru abesti argitaratuko dituzteAskotan entzun dut: «Hobe lagun eta bikoteekin lan ez egitea». Badiote harremanak okerragotzen direla kasu horietan. Maite ditugun pertsonekin, agian, ez delako ondo lan egiten. Horrela pentsatzen dutenek, ziurrenik, Rosalíak eta Rauw Alejandrok aterako duten lan berria ideia txarra dela pentsatuko dute. Datorren ostiralean, martxoak 24, bikoteak 'RЯ' izeneko EPa argitaratuko dute, hiru abestiekin. Momentura arte, gutxi gehiago dakigu honi buruz, baina 'Beso' izeneko abestiaren aurrerakin bat atera dute dagoeneko.
@rosalia RЯ @rauwalejandro ♬ RR .BESO. RR RR .BESO. RR RR .BESO. RR RR .BESO. R - La Rosalia
Auskalo elkarrekin lan egin eta gero haien harremana Aitana eta Miguel Bernardeaurena bezala amaituko duen, banandurik eta promozioan haien arteko erlazioari buruz gezurrak esaten. Ez dut uste. Baina egia da ere, ez nuela uste Disney plataformarako telesail bat egiten gauzak okertuko zirenik.
Azkenean bakoitzak modu batean edo bestean egiten du lan erosoago, oso pertsonala da hori: bakarrik, taldeka, etxean, bulegoan, enpresa handi batean... Eta konpainiarekin gauza bera gertatzen da. Baina, behintzat, nire ustez, konpainia ona baduzu, dena askoz hobeto aterako da. Edo behintzat lanera joaterako orduan, gogotsu egongo zara, giro txarrarekin baino askoz alaiago.
Beste batzuk, bion arteko kolaborazioa marketing hutsa dela esango dute. Baina honi erantzuteko, aurreko paragrafora joango nintzateke berriz. Erosotasunean sortzen dira gehienetan ideiarik berezienak.
Ez dakit oraindik nolakoak izango diren Rosaliak eta Rauw Alejandrok egindako abestiak, baina ziuraski sormen prozesua ondo baino hobeto joan dela. Izan ere, ezin ahaztu Rosaliaren bigarren diskoa bere bikote ohiarekin egin zuela ere. C Tanganarekin batera 'El Mal Querer' atera zuen eta egundoko arrakasta lortu zuen. Lan bikaina izan zen. Kataluniako artistari maite dituen pertsonak lan kontuetan hurbil izatea gustatzen zaiola argi dago. Baita emaitza ederrak ematen dizkiola.
Publicidad
Publicidad
Te puede interesar
Publicidad
Publicidad
Esta funcionalidad es exclusiva para suscriptores.
Reporta un error en esta noticia
Comentar es una ventaja exclusiva para suscriptores
¿Ya eres suscriptor?
Inicia sesiónNecesitas ser suscriptor para poder votar.